![Mendizorrotzako Beti Jai pilotalekuetan jokatutako finalen sari banaketa.](/media/asset_publics/resources/001/109/841/article_main_landscape/GRABNI.jpg)
Iaz Bizkaia aldera joan zen ezker paretako GRABNIko txapela berreskuratu du Nafarrroak asteburu honetan Gasteizen jokatutako final guztiak amaituta. Gainera, trinketean ere nafar pilotariak izan dira finalik gehien irabazi dituztenak eta 2016tik lehen aldiz, bi txapelketetan nagusi izan dira.
Afizionatu mailako urteko zitarik garrantzitsuena izan ohi da GRABNI, selekzioka jokatzen den bakarra, eta bertan Gipuzkoa, Errioxa, Araba, Bizkaia, Nafarroako eta Iparraldeko pilotariek hartzen dute parte, modalitate desberdinetan.
Ezker paretean, garaipen eroso xamarra lortu dute nafarrek, jokatutako 25 finaletatik 15etan nagusitu baitira, bigarren postuan sailkatu diren bizkaitarrek baino lau gehiagotan. Gipuzkorrek gertu izan dituzte bizkaitarrak 10 izan baitira lortutako txapelak. Jokoan ziren bost finalak irabazita, zesta punta izan da bizkaitarren indarguneetako bat.
Gauzak estu trinketean
Gauzak askoz estuagoak izan dira trinketean, Nafarroak eta Gipuzkoak seina final irabazi dituztelako, baina nafarrak final gehiagotan izan direnez, eurek eskuratu dute azken garaipena.
Pilota egokitua izan da aurtengo berrikuntza nagusiena, kirol gero eta inklusiboago baterako bidean, adimen urritasuna eta urritasun fisikoa duten pilotariek euren txapelketak izan baitituzte lehen aldiz. Historiarako geratuko diren lehen txapel hauek Gipuzkoako ordezkarientzat izan dira.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Naizxalbador](/media/asset_publics/resources/001/135/773/article_thumb_horizontal/NAIZxalbador.jpg)
AEBetako Glitterfox taldeak euskaraz eta disco ukituarekin grabatu du ‘Xalbadorren heriotzean’
![Ikurri](/media/asset_publics/resources/001/136/321/article_thumb_horizontal/ikurri.jpg)
Euskal ikurrak Sanferminetan eta zenbait kalejira euskal selekzioa aldarrikatuz
![Indurain-villavesa2](/media/asset_publics/resources/001/136/510/article_thumb_horizontal/indurain-villavesa2.jpg)
Casi todos los incidentes imaginables se suceden en un encierro de la villavesa lento e irreal
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)