![Allozko urtegiko hondartzak bandera urdina jaso du aurten lehenengo aldiz.](/media/asset_publics/resources/001/111/020/article_main_landscape/alloz.jpg)
Uraren bikaintasuna, bainularien segurtasuna eta hondartzako zerbitzuak aitortzen dituzten bandera urdinak jaso dituzte aurten Bakioko hondartzak, Arabako Ullibarri urtegiko Landakoa eta Garaioko biak eta, aurten lehenengo aldiz, Nafarroako Lerateko hondartza, Allozko urtegian.
Ingurumen Hezkuntzaren eta Kontsumitzailearen elkarte espainolak (Adeac) sustatzen du ekimen hau eta 2024ko datuak argitaratu ditu astearte honetan. Datu horietan nabarmentzen denez, Estatu espainolean iaz baino 18 bandera urdin gehiago lortu dira, tartean Nafarroakoa: 638 hondartzetarako (2023an baino 11 gehiago), 102 kirol-portuetarako (2023an baino 5 gehiago) eta 7 turismo-ontzietarako (2023an baino 2 gehiago).
Mundu mailan, 52 estatutan eskaintzen dira sari urdin hauek. Estatu espainola da hondartzetarako bereizgarri gehien dituena, Grezia eta Turkiaren aurretik. Kirol-portuei dagokienez, Herbeherak eta Estatu frantsesa dira buru eta Estatu espainola hirugarren postuan dago bandera urdinetan.
Estatuko Turismo idazkari gisa egin duen ekitaldi publiko batean, Rosario Sanchez Grauk itsasertzaren babesaren garrantzia azpimarratu du, eta adierazi du ingurunea errespetatzea, oporretan joateko tokiak zaintzea, planeta kontserbatzea eta ingurumena bere onera ekartzea ekintza zehatzekiko konpromisoa izan behar direla arlo sozial eta politiko guztietatik.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)
Primer concierto de Kortatu: unos «marcianos» que tocaron improvisadamente en Errenteria
![Afp](/media/asset_publics/resources/001/139/271/article_thumb_horizontal/afp.jpg)
Adidas retira a la modelo Bella Hadid de una campaña por su apoyo a Palestina
![0721_kul_glitterfox2](/media/asset_publics/resources/001/139/283/article_thumb_horizontal/0721_kul_glitterfox2.jpg)