![Nafarroako itunpeko ikastetxeetako eta ikastoletako langileen elkarretaratzea, Iruñean.](/media/asset_publics/resources/001/114/080/article_main_landscape/aduacion_naf.jpg)
Nafarroako itunpeko ikastetxe eta ikastoletako langileen badintzak arautzen dituen akordioari buruzko negoziazioan patronalak eta administrazioek «immobilismoa eta borondate eskasa» erakusten dutela salatu dute SEPNA-FSIE, UGT, LAB eta ELA sindikatuek.
Asteazken honetan Iruñean, Gobernuaren egoitzaren aurrean egindako elkarretaratze batean adierazi dute egoerarekiko «ezinegona». «Ez dago akordioa hobetzeko aurrekontu zuzkidurarik ezta benetako negoziazio esparrurik ere, nahiz eta Hezkuntza Departamenduarekin eta sektoreko patronalarekin bildu garen; Hezkuntza kontseilariarekin eta Nafarroako lehendakariarekin ere saiatu garen arren, ez dugu ezer lortu», laburbildu dute ohar batean.
Horrela, langileen lana «duintzeko» baldintzetan hobekuntzak lortzea «ezinbestekotzat» jotzen dute, Nafarroako hezkuntza zerbitzuaren kalitatean izango luketen eragina dela eta. Gainera, «lan baldintzetan aurrera egitea merezi» dutela adierazi dute, «egunez egun egiten dugun lana duinduz».
«Blokeo» egoera honen aurrean, Hezkuntza Departamentuaren, patronalen eta ordezkari sindikalen arteko negoziazio «bateratu eta eraginkorraren» beharra azpimarratu dute. «Aldaketarik gertatu ezean, ekintza irmoagoei eutsiko diegu», ohartarazi dute.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Indurain-villavesa2](/media/asset_publics/resources/001/136/510/article_thumb_horizontal/indurain-villavesa2.jpg)
Casi todos los incidentes imaginables se suceden en un encierro de la villavesa lento e irreal
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Piratak](/media/asset_publics/resources/001/137/746/article_thumb_horizontal/piratak.jpg)
‘Belak mastara eta euskara plazara’ aldarriarekin ospatuko dute Donostiako Piratek Aste Nagusia
![Atristain](/media/asset_publics/resources/001/134/948/article_thumb_horizontal/Atristain.jpg)