![Judimendiko bizilagunak kalera atera dira etxebizitza eskuratzeko dituzten oztopoak salatzeko.](/media/asset_publics/resources/001/115/399/article_main_landscape/NAIZjudimendi.jpg)
Etxebizitzaren auziak «ito» egiten dituela salatzeko kalera irten dira larunbat honetan Gasteizko Judimendi auzoko bizilagunak. Batuta Elkartasun Saretik azaldu dutenez, identifikatzen dituzten arazo larrienen artean daude kalean bizi diren auzokideak izatea, gazteek emantzipatzeko dituzten zailtasunak edota errolda eskubidea bermatua ez duten auzokideak egotea.
«Ezin diogu bizitzaren garestitzeari aurre egin eta bizitzeko beharrezkoak diren oinarrizko ondasunetara irisgarritasuna mugatuta daukagu» salatu dute, eta auzoko etxebizitza eskaintza «ia guztia» pribatua dela zehaztu dute.
«Etxebizitza negozio bat da eta etxebizitza duin bat izateko eskubidea ukatzen digu», adierazi dute, eta auzoko etorkin eta pertsona arrazializatuek etxebizitza bat alokatu ahal izateko «filtro arrazistak» jartzen zaizkiela ere gaitzetsi dute.
Judimendin «duintasunez bizi» nahi dutela aldarrikatzeko egun osorako egitaraua burutu dute larunbatean. Lehenik Batuta Elkartasun Sarea, Auzoan Bizi, Judimendiko Gazte Asanblada eta Derecho a Techo elkarteak mahai-inguru batean bildu dira etxebizitzaren erronken gainean mintzatzeko eta, ostean, bazkaria eta bingo musikatua izan dira protagonista.
Arratsaldean, 18.00etan, ‘Judimendin bizi nahi dugu!’ lemapean manifestazio zaratatsua burutu dute auzoan zehar eta, azkenik, auzoko eragile batzuen ekitaldiaren ostean, Dirty Dürum Brass Banden kontzertu ibiltariarekin eman diote amaiera mobilizazio egunari.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Naizxalbador](/media/asset_publics/resources/001/135/773/article_thumb_horizontal/NAIZxalbador.jpg)
AEBetako Glitterfox taldeak euskaraz eta disco ukituarekin grabatu du ‘Xalbadorren heriotzean’
![Ikurri](/media/asset_publics/resources/001/136/321/article_thumb_horizontal/ikurri.jpg)
Euskal ikurrak Sanferminetan eta zenbait kalejira euskal selekzioa aldarrikatuz
![Indurain-villavesa2](/media/asset_publics/resources/001/136/510/article_thumb_horizontal/indurain-villavesa2.jpg)
Casi todos los incidentes imaginables se suceden en un encierro de la villavesa lento e irreal
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)