San Mameseko Txapeldunen Ligako finala hastear zela, Bartzelona eta Olympique Lyonnais taldeko jokalariak zelaian zeudela, txapelketako ereserkia entzuten, Israel Palestinan egiten ari den genozidioaren aurkako pankarta bat atera dute bi pertsonek; alegia, UEFAko segurtasunak baimenduta. Gernika Palestina herri ekimenaren ideia izan da, sare sozialetan azaldu duten legez.
퐆퐄퐍퐎퐙퐈퐃퐈퐎퐀 퐆퐄퐋퐃퐈퐓퐔! 퐄퐋퐊퐀퐑퐓퐀퐒퐔퐍 퐀퐊퐓퐈퐁퐎퐀 푆퐴푁 푀퐴푀퐸푆퐸푇퐼퐾 푀푈푁퐷푈푅퐴
— Gernika-Palestina Herri Ekimena (@GerPalesti2023) May 25, 2024
Stop Genocide Thomas Coex, AFP + Bideoa #UWCLfinal || #UWCL #FreePalestine #BarçaLyon pic.twitter.com/mMvj5CJgP3
Bi taldeetako jokalariak elkar agurtzen ari zirela, berdegunean jarri dute, San Mamesen bildu diren 53.000 ikuslek ongi ikusteko moduan. Pankartan gainera, Picassoren Gernika margolana ere txertatu dute eta Europar Batasuna genozidio horren «lagunkoi» izateari uzteko eskaria ere bai: «EU don't be an accesory».
Orain arte inoiz ikusi gabekoa izan da, esan bezala, harmailetatik harago joan den aldarria izan baita, partida aurreko ekitaldien barneko ekimen bat, Gernika Palestina herri dinamikak aurrera eramanda.
@naiz_info @UWCL #FreeGazaPalestine pic.twitter.com/IyJpeeIrHg
— Joseba Vivanco (@GARA_jvivanco) May 25, 2024
Denboraldian zehar, zenbait zentsura kasu ere ikusi dira Palestinaren aldeko aldarriak agertu direnean harmailetan. Urrutira joan gabe, Ipuruan zale bat kanporatu zuten segurtasun agenteek.
Eskoziako Celticeko zaletuek ere ongi gogoratuko dute Palestinari babesa emateagatik UEFAk jarri zioten isuna. Hala ere, UEFAren eta klubeko zuzendaritzaren eskaeriei entzungor eginez, zale eskoziarrek ez zuten zalantza egin hurrengo partidetan ere bandera palestinarrekin betetzeko harmailak.
Bada, zortzi hilabeteren buruan, aldarria zentsuratzetik Israel Palestinan egiten ari den genozidioa gaitzestera pasa da Europako futbol eragile nagusiena.