![San Ferminetako sexu-prebentziorako kampainaren aurkezpena gaur goizean.](/media/asset_publics/resources/001/132/405/article_main_landscape/San_Fermin-Sexu_prebentzioa.jpeg)
San Fermin jaietan sexu-osasuna sustatzeko eta sexu-indarkeriaren prebentziorako kanpaina jarri dute martxan Nafarroako Hiesaren Aurkako Herritarren Batzordeak eta Peñen Federazioak, Iruñeko Udalaren eta Osasun Publikoaren Institutuaren laguntza eta lankidetzarekin.
Kanpainaren helburua harreman afektibo-sexualak modu prebentiboan, berdintasunez, aniztasunez eta adostasunez sustatzea da.
Aurreko urteetan bezala, gizonentzako 23.000 kanpo-preserbatibo baino gehiago, emakumeentzako 1.000 barne preserbatibo baino gehiago, dosi bakarreko 5.000 lubrifikatzaile eta latexezko 500 toallita baino gehiago banatuko dituzte.
Horrez gain, eta aurreko edizioetan ohikoa izan den moduan, kanpainaren irudiarekin egindako 5.000 txartel-euskarri banatuko dira. Bertan, gainera, preserbatiboak, lubrifikatzailea, erakunde eta elkarte antolatzaileen kontaktuak eta kanpainaren azalpen laburra daraman informazio liburuxka banatuko dira, baita kamisetak ere.
190 establezimendutan baino gehiagotan aurki daitekeen material prebentiboa banatuko da hiriko taberna, klub eta festa guneetan.
Edizio honetako irudia, beste behin, Birilo artistak sortu du eta oraingo honetan prebentzio neurrietan jarri du arreta nagusiki. Establezimendu bakoitzean kanpainaren kartela egongo da ikusgarri. Gainera, denentzat ikusgai egongo den leku batean kaxa bat izango da aipatutako material guztiarekin.
![01_la-unica](/media/asset_publics/resources/001/130/598/article_thumb_horizontal/01_La-Unica.jpg)
Ibarrola y su fregona, Los Caídos y Arrasate, principales temas de las pancartas de las Peñas
![Etx_181025_552761](/media/asset_publics/resources/001/130/695/article_thumb_horizontal/etx_181025_552761.jpg)
Fallece Koldo Campos Sagaseta, escritor vasco de corazón dominicano
![Whatsapp_image_2024-06-30_at_09.02.42(1)](/media/asset_publics/resources/001/131/554/article_thumb_horizontal/WhatsApp_Image_2024-06-30_at_09.02.42(1).jpeg)
El Frente Popular gana en el conjunto de Ipar Euskal Herria y en sus tres circunscripciones
![0702_egu_lasserre](/media/asset_publics/resources/001/132/262/article_thumb_horizontal/0702_egu_lasserre.jpg)