CONTENU SPONSORISÉ

Etorkizuna eraldatzen duten ideiak!

Martxan da, urtero bezala, Goiekik antolatzen duen Enpresa Ekimen Berrien Lehiaketa, "Etorkizuna eraldatzen duten ideiak!" lelopean. Goierrin kokatuta dauden enpresei zuzenduta dagoen ekimen honetan proiektuak aurkezteko epea ireki da eta 2024ko irailaren 27ra arte egongo da zabalik.

2023ko edizioko irabazleak.
2023ko edizioko irabazleak. (NAIZ)

Enpresa Ekimen Berrien Lehiaketak XXVII. edizioa beteko du aurten eta, beste behin, hiru kategoria sarituko ditu:

1. Enpresa ekimen berriko proiektuak.

Lehenengo kategoriak urteko proiektu ekintzaile onena saritzen du. Sustatzailearen irudia sustatzea, balio erantsi altuko enpresa berritzaileak sustatzea, eskualdean lana eta aberastasuna sortzea eta enpresa berrien garapena eta sorrera sustatzea du helburu.

2023-2024 urtean zehar, negozio ideia bati buruz bideragarritasun plana landu eta enpresa martxan jarri duten sustatzaileei zuzendua dago. Saria, irabazleari eskainiko zaizkion abantaila eta zerbitzuez gain, 6.000€ + 3.000€* izango da.

* Beti ere sortu den enpresak kooperatiba izaera juridikoa baldin badauka.

Ikusi 1. Kategoriako oinarriak hemen.

2. Enpresan buruturiko proiektu berritzaileak.

Bigarren kategoriak, enpresek berritzeko egindako ahaleginak eta euren aldetik aurrera eramaniko ekintzak aintzat hartu, publikoki zabaldu eta saritzea du helburu.

Goierri eskualdeko ETEetan, 2023-2024 urtean zehar, berrikuntza proiektu bat gauzatu duten enpresei zuzendua dago. Saria, irabazleari eskainiko zaizkion abantaila eta zerbitzuez gain, 2.000€-koa izango da.

Ikusi 2. Kategoriako oinarriak hemen.

3. Gizarte inklusioa ekintzailetzaren bitartez.

Kategoria honek urteko gizarte inklusioko enpresa ekimen berri onena saritzen du. Lan munduan txertatzeko zailtasunak dituztenei bultzada bat ematea, sustatzailearen irudia sustatzea, eskualdean lana eta aberastasuna sortzea eta enpresa berrien garapena eta sorrera sustatzea du helburu.

2023-2024 urtean zehar, negozio ideia bati buruz bideragarritasun plana landu eta enpresa martxan jarri duten zailtasun edo eta bazterkeria egoeran dauden pertsonei zuzendua dago eta proiektu onenak jasoko duen saria, enpresa eta enpresa ekimen berrien arloak eskainiko dizkion zerbitzuez gain, 2.000€-koa izango da.

Ikusi 3. Kategoriako oinarriak hemen.

Lehiaketa Goierrin kokatuta dauden enpresei zuzendua dago, proiektuak aurkezteko epea 2024ko irailaren 27a izanik.

Ekin eta egin!