NAIZ

Asegurua pagatzeari utzi dioten maizterrek nagusien mehatxuak jaso dituztela salatu dute Grosen

Groseko bizilagunek Azorak funtsak beren etxebizitzen jabetza erosi zuenetik pairatutako arazoen berri eman zuen astearte honetan egindako agerraldian. Asegurua ez ordaintzea erabaki zuten auzokideek «mehatxuak» jasan dituztela salatu dute, eta negoziaziorako prest agertu dira.

Saretxe Groseko Etxebizitza Sindikatuaren agerraldia maizterren arazoen berri emateko.
Saretxe Groseko Etxebizitza Sindikatuaren agerraldia maizterren arazoen berri emateko. (Gorka Rubio | FOKU)

Groseko Etxebizitza Sindikatua den Saretxek astearte arratsaldean agerraldia egin du Azora funts putreak erositako jabetzen maizterrak pairatzen ari diren egoera salatu eta negoziaketara dei egiteko. Asegurua ordaintzeri uko egin zioten hainbat bizilagunek duela pare bat hilabete, helburua «exijentzia guztiak mahai gainean jarriko dituen negoziazioa martxan jartzea» izanik.

Saretxek egindako prentsaurrekoan adierazi dutenez, neurri hori «legalitatearen limitean» dago, eta ez dagokie maizterrei aseguru hori ordaintzea. Ekintza hori martxan jarri zutenetik «mehatxuak» jasan dituztela gaineratu zuten, eta auzokideak antolatzen jarraituko dutela eta Azorarekin zein Inmobiliaria Vascongadarekin negoziatzeko prest daudela aurreratu.

2020.urtean jakin zuten bizilagunek Azorak Inmobiliaria Vascongadaren jabetza guztiak erosi zituela, eta ordutik «hitzarmenen berritze eza, mobbing inmobiliarioa, klasusula ilegalak edota finantzen lapurreta» bezalakoak pairatu dituztela gaineratu dute.

Etxebizitza sindikatuari esker hainbat arazori irtenbidea eman diotela kontatu dute, baina arazo berriei «konponbide gutxi» topatu dizkietela aitortu dute: «Azken urtean sinatutako hitzarmenetan klausula berri bat ezarri du jabetzat: ‘Maizterrek errentaren ustezko ordainketa eza kubritzeko asegurua pagatu behar du’ zioen honek».  Bizilagunak antolatu eta hausnartu ondoren, egoerari erantzuteko asegurua pagatzeari uko egitea erabaki zuten: «Honen helburua gure exijentzia guztiak mahai gainean jarriko dituen negoziazioa martxan jartzea da, jakinda neurri hau legalitatearen limitean dagoela eta ez dagokigula guri aseguru hori ordaintzea».

Astearte arratsaldean egindako agerraldian argitu dute klausula horren existentziak «jabetzaren irabazi tasa bermatzeko erraminta» besterik ez dela, eta ez daudela «parte hartzeko prest». Duela bi hilabete abiatu zuten greba hainbat maizterrek, dagoekien errenta bakarrik ordaintzen ari dira. Saretxek salatu du maizterren aurka jabeei «mehatxuak» erabili dituztela, «nagusiena zenbaki ezberdinetatik jasotako mezuak izan direlarik; helburua, noski, gu mehatxatu eta abiatu dugun borroka bertan behera uztea delarik».

Auzokideak negoziaziorako prestu

Horrez gain, eraikinean zeuden konponketez arduratzeaz utzi zion Inmobiliariak, «hainbat bizilagunek etxea utzi behar izatea ekarri du egoerak» onartu zutena tzoko agerraldian. Eta gaineratu dute horrek guztiak «jabetzak berak dituen berezko interesei» erantzuten diola, «egungo bizilagunak kaleratu eta pisuen rebalorizazioaren bitartez gure esfortzu eta izerdiaz aberasten jarraitzea».

Baldintza duinak exijituz, negoziaketa bat eskatu diote Azorari, jabetza berea baita, edo hauen kudeaketa eramaten ari den Inmobiliarioa Vascongadari. «Auzokideak antolatuak gaude eta hemendik ez gara joango», aldarrikatu dute: «Kapitalaren mesedetara jarduten duten instituzioen pasibitatearen aurrean, antolakuntzaren aldeko pauso bat ematea dagokigu, etxebizitzaren desmerkantilizazioa helburu, etxeen, auzoen eta hirien gaineko kontrola berreskuratuz».