Antonia Maria Manot, Jon Paredes Manot ‘Txiki’-ren ama, zendu da astelehen honetan, bere seme Diego Paredesek sare sozialetan jakinarazi duenez. «Askatasun haizeak beti lagun zaitzala, ama», agurtu du semeak.
Askatasun haizeak beti lagun zaitzala,Ama,
— Diego Paredes (@Diegoparedesma) July 22, 2024
!!! Mañana cuando yo muera no me vengáis a llorar nunca estare bajo tierra soy viento de libertad!!! pic.twitter.com/29RaVf40VU
Antonia Extremaduran jaio zen, Zalamea de la Serenan, 1929an, eta 95 urte bete berritan zendu da Euskal Herrian. Izan ere Zarautzera iritsi zen 1962an eta hemen pasa ditu azken sei hamarkadak. Zazpi seme-alaba izan ditu eta haietako bat, Jon, Frankismoaren azken fusilatuetako bat izan zen, 1975eko irailaren 27an. «Seme bat galdu nuen, baina asko irabazi nituen Euskadin», errepikatu du behin baino gehiagotan, ‘Txiki’-k hil bezperan esandako hitzak bere eginez.
Gaur, hitz horiek gogora ekarri ditu Sortuko idazkari nagusi eta Gasteizko Legebiltzarrean EH Bilduko parlamentaria den Arkaitz Rodriguezek.
Antonia Maria Manot hil da, frankismoak fusilatutako Jon Paredes Manot “Txiki”-ren ama.
— Arkaitz Rodriguez Torres (@arkarodriguez) July 22, 2024
Doluminik bihotzekoenak senide eta lagunei.
Zoaz lasai, Antonia! Hil bezperatan Jonek berak iragarri bezala, seme bat galdu zenuen, bai, baina milaka irabazi dituzu Euskal Herrian. pic.twitter.com/a71yHgMaXT
Ez da bakarra izan. Sortuko kide den Haimar Altunak ere Antoniaren «duintasuna» eta «borroka» goraipatu ditu. «Beti tinko, beti duintasun osoz eraman dituzu gatazka gogorraren zauriak eta eredugarria izan zara guretzat».
Antonia Manot,Jon Paredes Manot "Txiki"ren ama eta emakume nekaezina joan berri zaigu
— Haimar Altuna Ijurko (@HaimarAltuna) July 22, 2024
Besarkada eta dolumin sentituenak senideei.
Eta zuri Antonia,beti tinko,beti duintasun osoz eraman dituzu gatazka gogorraren zauriak eta eredugarria izan zara guretzat.
Maite Zaitugu !!!
✊ pic.twitter.com/xWIL59Uc7p
Arnaldo Otegik ere Antonia gogoratu du sare sozialetan.
Antonia Manot hil egin da, 'Txiki'-ren ama. Bere aurpegian beti zegoen erahildako semearengatik duintasunezko tristura.
— Arnaldo Otegi (@ArnaldoOtegi) July 22, 2024
Beti izan da ohore bat zu eta zure familia borroka honetan bidelagun izatea.
Muxu handi bat senide eta lagunei.
Irabazi Arte! pic.twitter.com/wUquCYEBFP
Urte luze hauetan oso eskertuta agertu da Antonia gizarteak eskainitako babesari. Oroimen ekitaldietan lehen lerroan agertu da beti eta ekimen ezberdin eta elkarrizketetan gogora ekartzen zuen nola kaletik «mutil jator askok» «agur, ama!» batekin despeditzen zuten, edo nola ‘Txiki’ fusilatu zutenean Zumaiako Xey lantegitik «diru mordoa» bidali zioten. Gaur ere, asko izan dira «agur, ama!» esan nahi izan diotenak.
«Zalameatik hona etortzea zerua izan zen niretzat, baita nire semearena gertatu baino lehen ere, jendeak ikaragarri lagundu zidan eta. Zerutik jaitsia bezala erori nintzen Zarautzen, denek laguntzen zidaten», kontatzen zuen ‘Argia’ aldizkarian egindako elkarrizketan.