NAIZ

Jon Irazabal, Durangoko Azokako zuzendari ohia, hil da

Jon Irazabal Agirre historialaria eta kultur eragilea, Durangoko Azokako zuzendaria hogei bat urtetan izan zena, ostirala goizean zendu da Usansoloko hospitalean, Gerediaga elkarteak iragarri duenez. Irazabalek memoria historikoa eta, batez ere, Durangaldeko bonbardaketa landu zuen sakon.

 Jon Irazabal, 2015ean. Gerediaga Elkartearen 50 urteurrenean, Jose Luis Lizundia eta Antton Mari Aldekoarekin batera egin zitzaiOn elkarrizketa batean.
Jon Irazabal, 2015ean. Gerediaga Elkartearen 50 urteurrenean, Jose Luis Lizundia eta Antton Mari Aldekoarekin batera egin zitzaiOn elkarrizketa batean. (Raul BOGAJO | FOKU)

Usansoloko ospitalean hil da Jon Irazabal Agirre (Iurreta, 1960-08-23), Gerediaga Elkarteko kidea eta ia hiru hamarkadeetan Durangoko Azokari lotuta egon den kulturgilea. 63 urterekin hil da; bihar, hain justu, 64 urte beteko zituen.

1982 urtean hasi zen lanean Irazabal Gerediagan eta hogei bat urteetan Durangoko Azokaren zuzendaria izan zen, 2012 urtean utzi zuen arte.

Hileta elizkizuna bihar, ostirala, abuztuak 23, izango da,
arratsaldeko 18.00etan, Iurretako Mikel Goiaingerua Deunaren Eliz parrokian.

Iurretan jaioa, oroimen historikoa, historia, ohiturak eta Durangaldeko kulturarekin zerikusia duen guztia aztertu zuen argitaratu zituen hainbat lanetan. Era berean, 1937ko Durangoren aurkako bonbardaketa faxista gehien aztertu duen pertsona izan da Irazabal.

Gerediaga elkarteak berak iragarri du albistea X sarean, mezu hunkigarri  batekin: «Durangerrikook asko zor dizugu».

2011n GARAri eskainitako elkarrizketan, Azokan emandako ibilbide luzea aztertu zuen Jon Irazabalek. Urte horretan utzi baitzuen euskal liburu eta diskoaren hitzordu handiaren ardura. Argi zuen etorkizuna: «Azokaren etorkizuna elkarlanean dago», zioen.

Iaz, Durangaldearen erronken gaineko artikulu zabala argitaratu zuen NAIZen.

Albisteak 

(LUZAPENA JARRAITUKO DU)