Christian Ditter alemaniarrak zuzendutako filma da eta Greg Kinnear eta Isla Fisher aktore ezagunak protagonistak; zientzia fikziozko elementuak dituen komedia arina da, familian ikusteko aproposa.
‘Back to the Future’ (gazteleraz, ‘Regreso al futuro’) edota ‘Groundhog Day’ (gazteleraz, ’Atrapado en el tiempo’) erako sci-fi klasikoak gogora ekartzen dituen premisa du: Taylor, familiako kide gazteena, aitonak oparitu dion erlojuak denbora kontrolatzeko aukera ematen duela ohartzen da. Familiaren patua aldatzeko helburuz, neba-arreba nagusien laguntzaz, gurasoak banandu ziren egunera behin eta berriz itzuliko dira.
Denboran zehar bidaiak
Zinemaren munduak sarritan heldu dio denboran zeharreko bidaien gai liluragarriari eta ‘The Present’ (gazteleraz, ‘Un regalo para papá y mamá’) beste adibide bat da.
Asko gozatzen dudan azpigeneroa denez, gaiarekin loturiko izenburuak errepasatzen hasi naiz eta honatx gomendio batzuk:, ‘Groundhog Day’, ‘Back to the Future’, ‘12 Monkeys’ (‘12 monos’), ‘Donnie Darko’, ‘Interstellar’, ‘Arrival’, ‘Looper’, ‘About Time’ (gazteleraz, ‘ Una cuestión de tiempo’), ‘The Butterfly Effect’ (gazteleraz, ‘El efecto mariposa’) edota ‘Lost’ telesaila, besteak beste.