Euskal txirrindularitzak harribitxi berri bat dauka. Paula Ostiz nafarra Europako erlojuaren kontrako txapeldun berria da, junior mailan. Lehen urteko juniorra izanagatik (2007an jaioa), garaile atera da, ibilbidea Fee Knavenek baino segundo bat azkarrago osatuta. Viktória Chladonovák osatu du podiuma. Irati Aranguren andoaindarrak 21. postuan amaitu du.
Ostizek denboraldi borobila egin du 2024 honetan. Espainiako txapelketako bi lasterketak bereganatu zituen, bai iraupen froga baita erlojuaren kontrakoa ere. Nafarroako erlojuaren kontrakoak ere ez zion ihes egin. Garaipenak ditu Lekeition eta Markina-Xemeinen ere eta aurreko astean Herbereetan egiten den Watersley Ladies Challenge lasterketa irabazi zuen, munduko onenekin lehian.
Euskal txirrindularitzak aspaldian izan duen sartzerik itxaropentsuetako bat da Ostizena.
Hurrengo helburua igandeko iraupeneko froga izango du iruindarrak. Txirrindulari nafarrak oraindik ibilbide luzea du junior mailan, baina dagoeneko jakina da World Tourreko Movistar taldearekin harremanetan eta lanean ari dela etorkizunari begira.
Emozioari ezin eutsi agertu da behin garaipena eskutan zuela.
#EuroRoad24 | ¡¡PAULA OSTIZ ES CAMPEONA DE EUROPA DE CONTRARRELOJ!! 磊
— Real Federación Española de Ciclismo (@RFECiclismo) September 11, 2024
¡Tremenda emoción! ¡Lágrimas de orgullo y alegría por un hito histórico! 朗
Qué talento hay que tener para ganar la crono del Europeo en tu primer año como junior#TeamESPciclismo pic.twitter.com/87tasgyYyI