EHUko Ikasle Kontseiluak «unibertsitate publiko, justu eta demokratikoa» eraikitzeko bidean ikasleen protestararako eta mobilizaziorako duten eskubidea aldarrikatu du.
Ohar batean, mezu faxistak, matxistak eta homofoboak plazaratu zituen sare sozialetan Zuzenbide fakultateko irakasle baten kontra irailaren 28an Leioan egin zen protesta aipatzen du.
Un profesor de derecho de la facultad de Leioa ha tenido que huir escoltado tras publicar mensajes fascistas, machistas y homófobos en redes sociales. Ernai ha reivindicado la acción: pic.twitter.com/BLhuRdKpTo
— Gure bideoak (@GureBideoak) September 27, 2024
Ikasleen mobilizazioaren ondoren, EHUko zuzendaritzak ireki duen prozedura amaitu arte irakasle hau unibertsitatetik kanporatzea erabaki zuen. Honekin batera, Fiskaltzan eskuetan utzi zituen irakasleak sare sozialetan zabaldu zituen mezuak deliktua izan daitezkelakoan.
EHUKo Ikasle Kontseiluak, mobilizazioan parte hartu zuten ikasleei sostengua adierazi die eta pairatu duten kriminalizazioa salatu du. Honekin batera, «egoera onartezinen» aurrean protesta egiteko eskubidea nabarmendu du.
«Unibertsitate publiko, justu eta demokratikoa eraikitzen parte hartzen jarraitzeko eta aldaketa lortzeko bidean protestatarako eta mobilizazio paketsurako eskubidea defendatzen dugu», gaineratu du EHUko Ikasle Kontseiluak.