J.S.

Adinekoen finantza ongizatea, lehentasuna Laboral Kutxarentzat

Adinekoen finantza ongizatea egungo eta etorkizuneko premia ekonomikoei segurtasunez eta autonomiaz heltzeko gaitasunari lotuta doa. Finantza erakundeek arlo horretan duten erantzukizuna kontuan hartuta, Laboral Kutxa hainbat ekimen ari da bultzatzen adinekoen heziketa finatzarioa hobetzeko.

Laboral Kutxa hainbat ekimen ari da abian jartzen bezeroen eta, batez ere, adinekoen heziketa finantzarioa hobetzeko.
Laboral Kutxa hainbat ekimen ari da abian jartzen bezeroen eta, batez ere, adinekoen heziketa finantzarioa hobetzeko. (LABORAL KUTXA)

Adineko pertsonen kolektiboa da, zalantzarik gabe, digitalizazioa eta horrek eragindako arreta zerbitzuen aldaketak gehien pairatzen ari dena. Egoera berriak bazterketa arriskuan jar ditzake adineko pertsona asko eta asko eta hori ekiditeko funtsezkoa bilakatzen da heziketa finantzarioa.

Banku eta finantza erakundeek arlo horretan duten erantzukizuna handia da eta horregatik Laboral Kutxa hainbat ekimen ari da abian jartzen bezeroen eta, batez ere, adinekoen heziketa finatzarioa hobetzeko.

Euskal finantza kooperatibak 2023an zehar jarduera esanguratsua garatu du biztanle segmentu horrekin, orain arte modu egituratu batean ia egin ez dena. Horrela, kolektibo horrentzako prestakuntza presentzial espezifikoak garatu dira, kontsumitzaileen babeserako 4/2022 Legea betetzeko helburuarekin, baina baita bankuek adinekoekin duten konpromiso sozial eta iraunkorra indartzeko protokoloan hartutako konpromisoak betetzeko ere.

Era berean, lankidetza bat ezarri du Mondragon Unibertsitateko Hezkuntza eta Humanitate Fakultatearekin, adineko biztanleen inklusio finantzarioa eta digitala areagotzeko materialak garatzeko.

Zehazki, 2023an bost jardunaldi eman ziren, hainbat gairi buruz: gaurkotasuna eta aurreikuspen ekonomikoak, zibersegurtasuna, digitalizazioa eta iruzurren prebentzioa. Jardunaldi horietan adinekoen elkarteetako 305 pertsonak parte hartu zuten.

Laboral Kutxak nabarmendu duenez, «herritarren finantza kulturaren maila hobetu nahi dugu, ez soilik haien ezagutzari begira, baita diruaren erabileran dituzten ohiturak eta portaerak hobetzeari begira ere».

Jardunaldia azaroaren 14an

Finantza heziketa bultzatzeko ekimenen artean, Laboral Kutxak gai horren inguruan Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu dituen ekitaldi tematikoetan parte hartuko du.

Lehenengo ekitaldia azaroaren 14an izango da, online eta modu presentzialean (Urdulizko Nagusi Intelligence Center egoitzan), eta adinekoen ongizate finantzarioan sakonduko dute. Antolatzaileen hitzetan, «adinekoen ongizate finantzarioa egungo eta etorkizuneko premia ekonomikoei segurtasunez eta autonomiaz heltzeko gaitasunarekin islatzen da. Hau da, egungo finantza-betebeharrak erabat bete ahal izatea, etorkizun ekonomikoarekin segurtasuna izatea eta bizitzaz gozatzeko aukera ematen dieten erabakiak hartzea».

Jardunaldia nori zuzenduta dagoen azaltzerakoan, adinekoen aurrezkiekin nahiz jarduera finantzarioarekin zerikusia duten produktu eta zerbitzu digitalen eta ez-digitalen esparruan interesa duten edota jadanik sartuta dauden pertsona, elkarte eta erakundeak direla azaldu dute antolatzaileek.

Ekitaldian LoRIS enpresaren (Longevity & Retirement Income Solutions) bazkide fundatzaile den José Antonio Hercek hitzaldi aditua eskainiko du eta “Aurrezkia eta ongizate finantzarioa adinekoengan” deritzon monografikoa aurkeztuko da.

Aurkezpenaren ondoren, Joan Barrubes de Antares Consulting-ek moderatutako mahai-ingurua hasiko da, honako adituekin: Jose Antonio Herce (LoRIS enpresaren bazkide fundatzailea), Egoitz Bergara (Laboral Kutxaren Bezeroak eta Zerbitzuak Garatzeko Atalaren arduraduna) eta Jose Maria Cabero (Ahórratelo Elkartearen presidentea).

Interesatuek, azaroaren 13ko 16.00ak baino lehen eman beharko dute izena.