Zerk egin du kale demokraten kanpainan?
Zer gehiago egin zitekeen judizialki zigortutako delitugile bat, aurkariak armada bidali behar zaien barne-etsaitzat dituen norbait, Etxe Zurira ez itzultzeko? Hasiak dira atzamarrez hona eta hara seinalatzen: Bidenen egoera ezkutatzeak eta azken orduan aldatzeak, ezkerra abandonatu izana edo ez ote duen nahikorik egin ezkertiar famatik urruntzeko. Nork bere argudioa bilatuko du.
Duela zortzi urteko udan Estatu Batuetan nengoen, Obamaren agintaldia amaitzear zela eta demokratek konbentzioan Bernie Sanders ala Hillary Clinton hautatu behar zuten unean. Kontuak kontu eta zatiketak zatiketa, hain ziruditen indartsu, errepublikano batzuek ere aitortu zutela zurien alderdi bihurtu zirela, eta herrialdearen ispilu bihurtu ezean, ez zutela lortuko boterera itzultzea. Demokratek ordezkatzen bazuten AEBetako ugaritasun hori, neurri handi batean Bernie Sandersek piztu eta bereganatutako milaka lagunengatik ere bazen. Sektore horri guztiari bizkar eman diote azken zortzi urteotan, eta Donald Trumpek asmatu du Pittsburghen edo Detroiten alderdiak abandonatu dituen sentipena duten horiengana hurbiltzen. Pentsa dezaket bidegabea dela, historiak jarriko du Biden bere lekuan, eta pandemiaren osteko paralisian babes sozial oso zabala eta bultzada ekonomikoa ere bere eskutik etorri dira. Eta ez da ahaztu behar, gaiaren konplexutasuna neurtzeko, 2020ko primarioetan Hego Carolinako boto-emaile beltzak izan zirela Bideni ezinbesteko bultzada eman eta, ondorioz, Sandersi atea itxi ziotenak.
Kamala Harris hemeroteketan eta historian geratuko da laster, eta demokratek izango dute zeresanik Kongresuan geratzen zaien botere kuotarekin, baina Donald Trumpek agindu duen hondamendia abiarazten duenean -urtarrilaren 20tik bertatik hasita- gizarte zibil antolatua izango da guztien eta, batez ere, ahulenen aurkako erasoen aurka egin beharko duena.
2017an musulmanak izan ziren Etxe Zurira sartzerakoan Donald Trumpen irudi-efektua ordaindu behar izan zutenak, hainbat herrialdetako herritarrei berehala debekatu baitzien AEBetara sartzea. Musulman izan zein ez, gogora dezagun ISISen jihadismoaren biktima yazidiak ere, esaterako, Irakeko herritarrak baitira. 2025ean beste nonbait jarriko du, itxura batean, Trumpek efektu-kolpe anker hori. “Deportazio masiboak” leloa entzunda, politikari baten aurkakoen salaketa dela pentsa liteke, baina Trumpek eta bere jarraitzaileek mitin guztietan esan, erabili eta karteletan erakutsi duten leloa da. AEBetan bizi diren milioika pertsonarentzat amesgaiztoak data argia dauka: hamar aste barru. Eskubide zibilen aldeko elkarteak dagoeneko hasiak dira prestatzen Trumpek iragarritako atxiloketa eta deportazioen aurka.
Beldurgarriena da Trumpek eskarmentua daukala, eta 2016-2020ko akatsik ez du onartuko. Badakigu erabateko boterea besterik ez duela onartzen gainera, sistema demokratiko baten botere banaketaren arrastorik gabe, gaizki hezitako mukizuari ezetz esaten zaionean bezala.
Mundua eskuinerantz
Duela lau urtetik hona oso desberdina da testuingurua. Orduko hartan, agintean zegoena kanporatzea zen helburua, presidenteak egindako txikizioa konpontzea; besteak beste, pandemia baten erdian egin zuen kudeaketa izugarriagatik. Agian hori gabe berriz irabaziko zukeen, baina haren aurka egoteak eremu zabala batzea lortu zuen. Horri esker, eta gizartea oraindik proposamen progresistak entzuteko prest zegoelako, puri-purian zeuden sakoneko gai batzuk, hala nola poliziaren arrazismoa eta indarkeria, edo migratzaileen aurkako erasoari aurre egitea babes-hiri izendatuz hainbat udalerri demokrata. Hau da, Etxe Zuri ultra baten aurrean, Trump joaten zenerako planteamendu progresista eta, batzuetan, utopiko samarrak mahaigaineratu ziren hainbat gairi buruz: polizia, hirien kudeaketa demokratikoa, drogen kriminalizazioa, etorkinen babesa eta abar.
Lau urte beranduago, AEBak, Europa eta, ziurrenik, mundua, bilakaera autoritario batean sartuta daude. Pandemiaren osteko inflazioak banan-banan astindu ditu Mendebaldean pandemia osteko gobernuak; Frantzian, Italian, Australian eta Zeelanda Berrian, kasurako. Bai, gertatu da eskuineko gobernuak erortzea ere (Erresuma Batua), baina joerak eta diskurtsoak eskuinerantz egin du nabarmen. Ezkerrak ere ikusi du mezu batzuek ez dutela funtzionatzen. Hotzean, immigrazioaren aldeko motibo asko eman litezke, humanitarioak zein pragmatikoak edo are egoistak. Baina ñabardurarik gabeko politika honetan mezu horrek hauteskundeetako porrotera zaramatza gaur egun.
Alderantzizkoa ere gertatu da. Justizia sozialetik ezkerrak erabilitako mezuetako batzuk eskuinak bere egin ditu, oso modu manipulatzailean eta diskurtsoan, baina ezin uka pandemiatik hona osasungintza publikoa edo zaintza garrantzi handia hartu duten gaiak direla. Testuinguru horretan, ez dut uste abortuan tematzeak botorik kendu dionik Harrisi. Uneotan hori ez da kontsolamendu, baina begi bistan dago eztabaida irabazi dutela feministek. 2022an bataila nagusia galduta, nork bere lubakitik ekin zion abortu-eskubidearen (eskubide zibilen) defentsari, eta garaipen ugari lortu dituzte estatuz estatu. Duela zortzi urte ere, etorkinen babesleku izendatutako hiri progresistek gaur higadura ageri dute.
Atzera egin dute neurri berritzaileetako batzuetan, Portlanden edo San Frantziskon, kasu. Kamala Harrisek bere burua ezagutarazteko arazo nabarmena izan du. Ados zein aurka egon, Trump nor den begi bistan dago. Kanpaina errepublikanoak, aldiz, etengabe erabili ditu Harrisek 2020ko primarioetarako ahaleginetan erabilitako mezu progresistak (gogoratu, George Floyden hilketa, covidaren Trumpen kudeaketa) berau ezker muturreko hautagai gisa aurkezteko. Harrisek, berriz, erabat mezu zentrista eta are neokontserbadore bat zerabilenean, Liz Cheney bidelagun hartuta.
Errepublikanoen kanpainatik asmatu dute lekuan lekuko erasoa erabiltzen: arabiar komunitatearentzako mezuak ordaindu dituzte Israelen aliatu gisa erakutsiz Harris, eta kontrakoa egin dute Pennsylvanian judu ugari bizi diren eremuetan, palestinarren aldeko kanpaldiekin Harrisek sinpatia daukala adieraziz. Ezaguna da leloa: zeure mezua txertatzerik ez duzunean, besteek egingo dute zure ordez.
Biden dice a los demócratas que «EEUU va a estar bien»
Joe Biden prometió una «transición pacífica y ordenada» para transferir el poder a Donald Trump y buscó consolar a los demócratas asegurando que «Estados Unidos va a estar bien», en su primera intervención desde la victoria del republicano en las elecciones. No confirmó si asistirá en persona a la investidura de Trump el 20 de enero de 2025, pero insinuó que podría hacerlo, y destacó la importancia de aceptar los resultados de las elecciones. «Uno no puede amar a su país solo cuando gana», afirmó, insistiendo en que es fundamental aceptar «la decisión que el país ha tomado» y desmarcándose de la reacción de Trump en 2020 cuando esparció teorías sobre fraude que culminaron en el asalto al Capitolio. Biden alabó a Kamala Harris, que «ha dado todo su corazón y esfuerzo, y ella y su equipo entero deberían estar orgullosos de la campaña que han hecho», y envió un mensaje a los demócratas preocupados por la victoria de Trump, reconociendo que han «perdido una batalla», pero que eso no significa que estén «derrotados». Añadió que «rendirse es imperdonable» y que «el verdadero carácter se mide por la rapidez con la que nos levantamos».