
Larunbat honetan, otsailaren 15ean, Euskal Herriko Torturatuen Sarea publikoki aurkeztuko da Donostiako Kursaalean. Gaur, torturaren erreferenzia den otsailaren 13an, Euskal Herriko Torturaren Aurkako Egunean alegia, «aitortzaren bidean urrats sendo eta garrantzitsua eginen dutela» nabarmendu dute, «fase berri bat» irekiz.
Fase berri horri ekiteko indarrak biltzen aritu dira azken hilabeteetan. Hala ere, hemendik aurrera «indar handiagoa» beharko dutela adierazi dute. Zentzu horretan eman diote garrantzi berezia larunbateko zitari eta saretzen jarraitzeko prozesuari.
«Badakigu ez garela tortura pairatu zuten lagun guztiengana oraindik heldu; baliteke horietako askorengana ez heltzea. Baina gure hautua argia da, eta horregatik, tortura jasan duten horiengana zuzentzen gara berriro ere: hemen baduzu lekua eta babesa», gehitu dute.
Bide beretik, konpromiso bat helarazi nahi izan diote bai herritarrei, bai tortura jasandako lagun guztiei: «Egin ziguten guztia, herri honetan milaka lagun torturatuk indar polizialen eskuetan pairaturiko guztia, ez da ahanzturaren zakuan eroriko. Hori guztia aitortu eta erreparatzeko garaia da».
Memoria ariketa hori etorkizunera begirako lanketa gisa ulertzen dute. «Gure hautua ez da sufritu genuen horrekin atzera begiratzea, berdintasunean eta askatasunean etorkizuna ehuntzea baizik».

Kanta herrikoiak, Lekeitioko bizimoduaren erakusgarri bizia

Denuncian que la Ertzaintza actuó «junto a los fascistas», hiriendo a una treintena de personas

Buruz, bihotzez, oinez... eta irribarrez ospatu dute Paz de Zigandan ikastola nafarren festa

Fallece una montañera de Tutera de 27 años tras caer en el Pico de las Neveras, en Panticosa
