
Ehun Mugimenduak burujabetza iraultzaren ideian sakontzen hasteko asmoz erregistratu zuen joan den urteko maiatzean independentzia mozioa Plentziako udaletxean. Horrela, Plentziako Udala izan zen Euskal Herriko historiako lehen erakundea bere burua Euskal Errepublikako parte zela deklaratzen. Orain, Euskal Herri osoko 101 herritan independentzia mozioak erregistratu ditu. Mozio horiek, gainera, hasi dira udaletxetako plenoetara iristen: martxoaren 26an Durangon eta apirilaren 16an Gasteizen.
«Plentziako mozioak herritar askoren ilusioa piztu zuela ikusita, azken urte honetan saiatu gara mozio hauek Euskal Herriko herri gehiagotara eramaten. Hala ere, elite independentistaren ezezkoak suposatu duen lan gehigarriari aurre egiteko Ehun ez da nahikoa izan. Lana izugarri zaildu digute. Horregatik, lan hau bakarrik ezin dugula aurrera atera onartuta, Ehun itzaltzea erabaki dugu», iragarri dute aldi berean.
Itzali aurretik, baina, Euskal Herri osoko 101 herritan independentzia mozioak erregistratu dituzte, mozioen lehenengo olatua martxan jarriz. «Ehunek aukera eman nahi die herri horietako pertsona eta alderdiei Euskal Errepublikaren aldeko prozesuan urratsak egiteko», nabarmendu dute. Besteak beste, herrien zerrendan, Euskal Herriko zazpi hiriburuez gain, Barakaldo, Durango, Lasarte, Hernani, Altsasu, Tutera, Agurain edo Laudio ere badaude.
Olatu honen «lehen bi tantak» martxoaren 26an Durangon eta apirilaren 16an Gasteizen izango dira. Izan ere, udaletxe horietako Osoko Bilkuretan Ehunen mozioa eztabaidatu eta bozkatuko baita. Durangokoa lehenengoa izango denez, bertan hitza hartuko dute Ehunen ordezkariek olatu honen inguruko ideia nagusiak plazaratzeko.
Mugimendua «itzaltzeko» erabakiari dagokionez, azaldu dute «baliabideen falta izan dela eragozpenik nagusiena». «Gure ekimenak aurrera ateratzeko baliabide humano eta ekonomiko nahikorik ez dugu izan. Hala ere, bost urte hauetan independentismoaren barruan entzuten ez zen diskurtso bat plazaratzen lagundu dugula uste dugu», baloratu dute euren ibilbideaz.

«No se necesita la propiedad de una casa para vivir; lo importante es vivir, no poseer»

«Comandos Anticapitalistas de ETA», ¿ignorancia o errata intencionada de la consejera?

«Trump parece buscar el regreso a un esquema puramente colonial del comercio»

Portazo de Burgos al sentir de Trebiñu: «Es tan burgalés como el resto de la provincia»
