
Gasteizko Parlamentuan EITBren zuzendari nagusi Andoni Aldekoak esandakoek «bat egiten dutelazken aldian euskararen kontra zabaltzen ari diren ebazpen eta mezuekin», Erredakzio Kontseiluak ohar batean nabarmendu duenez. Nagore de los Rios EITB.eus eta Social Mediako zuzendari izendatzeko prozesuan euskara eskaera kontuan hartu ez zelako azalpenak eman behar zituen Aldekoak, baina atzera egin ezean, egindakoa defendatu zuen.
Goi mailako postuetarako C1 maila eskatzea zorrotzegia dela eta «batez ere hedabide digitaletan» profesionalak kontratatzeko muga izan daitekela adierazi zuen Aldekoak Gasteizko Parlamentuan asteazkenean, EH Bilduk eskaturiko agerraldian.
«Diskurtso hori arriskutsua da eta EITBk euskara normalizatzeko duen zeregina urratzen du. Erredakzio Kontseiluak ez du salaketa pertsonal bat egin nahi; samina eta etsipena adierazi nahi ditu etxe barruan euskararen inguruan orokortzen ari diren jokaerengatik. Horietan atzera egitea eskatzen du Erredakzio Kontseiluak, baita zuzendari nagusiak atzo adierazitakoaren gaineko zuzenketa egitea ere», nabarmendu du.
«Bien bitartean, egoerak erantzun irmoa eskatzen duenez, Erredakzio Kontseiluak ze pauso eman aurkeztuko du. Euskara da EITBren ardatza eta Kontseilu honek argi utzi nahi die, zuzendaritzari eta gizarteari, euskara babesteko eta indartzeko erabakiak bakarrik babestuko dituela», gaineratu du.

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Muguruza, Rosalía, Guardiola, Amaia, Llach... en un gran festival por Palestina en Barcelona

Pradales también rubricó el PGOU de Zaldibar por el que se imputa a la exalcaldesa de EH Bildu

Desconocidos roban la ikurriña de Ayuntamiento de Ondarroa y realizan pintadas
