
Jalgi Hadi crowdfunding kanpainan bete-betean daude AEK-Korrika eta Mirokutana ekoiztetxea euskara eta Korrika ardatz izango dituen dokumentala ekoizteko. Ikus-entzunezkoa dagoeneko grabatzen hasi da Ander Iriarte zinemagilea, eta atzo Agurainen egindako AEKren Nazio Batzarra ere baliatu zuen irudiak hartzeko. Hain zuzen, atzo erdietsi zuen kanpainak gutxieneko finantzazioaren herena; 10.000 euro.
«AEK-Korrikatik gure esker ona helarazi nahi dugu, eta kanpainari oraindik 27 egun geratzen zaizkiola gogorarazi. Badator euskararen hurrengo berpizkundea!», adierazi dute.
Dokumental honetan Korrika barrutik ezagutuko dugu: batetik, ekimena posible egiten duen taldeari jarraitu eta bidean sortzen diren kezka eta arazoei elkarrekin aurre egingo diegu, Korrikaren zirrara lehen pertsonan bizitzeko; bestetik, filma hainbaten topagune bihurtuko dugu: soziologo, antropologo, hizkuntzalari, kulturgile, politikari eta beste hamaika euskaltzale. Elkarrizketen bitartez, euskararen iraganaz, orainaz eta etorkizunaz hitz egingo dugu.
Mirokotuna 2016an sortu zen, eta erabilitako generoa eta formatua edozein izanda ere, bere ekoizpenaren filosofiak hiru oinarri ditu: euskal kultura, lankidetza eta giza eskubideak. Ordutik hona, hamaika lan ekoitzi ditu, aditzera: Emarri, Muga, Komando Marmitako, Judoka edo Europa laburrak edota Bihar dok13, Karpeta Urdinak edo Indarkeriaren Oi(h)artzunak filmak. Azken lan horrekin dokumentalik onenaren Zilarrezko Biznaga lortu du berriki Iriartek Malagako Zinema Jaialdian.

«No se necesita la propiedad de una casa para vivir; lo importante es vivir, no poseer»

«Comandos Anticapitalistas de ETA», ¿ignorancia o errata intencionada de la consejera?

«Trump parece buscar el regreso a un esquema puramente colonial del comercio»

«El premio es para la familia de José Miguel, nosotros solo mostramos lo que ha hecho»
