
Azken hamarkadetako komedia britainiarraren arrakasta handienetako baten remakea da: ‘Death at a Funeral’ (‘Un funeral de muerte’).
Familia bateko kideak aita hil berria agurtzera joango dira hiletara, baina gaubeila lasaia eta hunkigarria izan behar duenak, bilera zoro eta kaotiko bat izaten amaituko du.
Manuel Gomez Pereira zuzendariaren hitzetan, «komedia zital bat dela esan daiteke; ezer ez da dirudiena. Trama guztia 12 ordu baino gutxiagoan gertatzen da, talentu handiko aktoreei esker egin ahal izan dugu guztia. Genero hau oso gustuko dut, giza harremanak krisian jarri eta horiei buruz hausnartzeko modurik onena delako. Asko edaten du vaudeville-etik eta endredozko komediatik, argumentu zail eta burutsu bat du oinarri eta ustekabeko amaiera batekin biribiltzen da».
Gipuzkoako hainbat tokitan filmatu da eta lantaldean zenbait euskal izen topatu daitezke: aktoreen artean Gorka Otxoa donostiarra eta Santi Ugalde bilbotarra, eta argazki zuzendaritzan Aitor Mantxola legazpiarra, esaterako.

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia

Preparándose para confirmar en las urnas la anomalía vasca

Muere un joven motorista de 24 años en un accidente de tráfico en Hernani

«Dirigiremos Venezuela hasta que haya una transición», proclama Trump tras secuestrar a Maduro

