Iulen Lizaso Aldalur

Enpresa elitismoa suspertzen

Urte bakarrean CNMC eta AVCren bi multarik handienak iruzurragatik administrazio publikoari zerbitzua eskaintzen dieten enpresei.

Zerbitzu publikoaren esklusibitatea lortzeko asmoz trikimailu ilegalak erabili, pustutako aberastazuna lortzeko. Bestalde, ezinezkoa alde kontratatzailearen konplizitaterik gabe, Tolosan gertatu zen maltzurkeria bezalakoa nahiz eta teknikoki legala izan (Zubietako errauskailuaren swap-aren antzeko blindajea) Gipuzkoako zaborran kasoan eta EAE guztian ikastetxe jangeletako beste kasoan.

2015.eko urtarrilean, Konpetentziak (CNMC) FCC, ACS, Cespa, Ferrovial, Sacyr eta beste batzuk multatu egiten ditu 98,2 milioiko isunarekin, hamahiru urtetan gutxienez zaborren kontratuak banatzeagatik elkarren artean. Paktu hauen artean, FCC eta Urbaserren (ACS) arteakoa aipatzen du, non 2009an adostu zuten estatuan suertatuko ziren lizitazio guztietara batera aurkeztea, hondakinen aprobetxamendu energetikoen lantegiak eraiki eta ustiatzeko, gaur Zabalgarbin %60a dutela, Zubietakoan naiz ixilpean gorde berdina izango zelarik.

«Gozoena» kontratatzen zuten eta baldintzak «heuren interesekin bat ez baldin bazetozen» ez aurkeztea akordatzen zuten. Honela, beste enpresei kalte eginez ezin zutela aukera berdinekin lehiatu… Eusko Jaurlaritzak kontratatu zituen eskola catering-enpresak bezalaxe, berdin berdin.

Gipuzkoako udalerrietako gobernu aldaketek aldakuntzak ekarri dituzte zaborren bilketen sistemetan, Atez Atekoa (kontenedore mugikorrak edo zintzilikarioak) erretiratuz eta edukiontzi handiak jarriz. Kasu paradigmatikoa Tolosakoa, non lehen etxetik hurbil jasotzen baziren 240 litroko edukiontzi mugikorretan, orain 2.400 litroko edukiontzi erraldoietan egiten da.

Aurreko sisteman lurraldeko edozein enpresak lehiatu zezakeen zaborra biltzeko kamioi txikiekin, baldintza berdinean. Edukiontzi berriekin IBEX/35eko enpresa «erraldoiek» bakarrik «lehiatu» dezakete, helbide fiskala EAEtik kanpo dutelarik.

Prebarikaziorako hurbil dauden trikimailu teknikoak dira. Praktikan zailak izango lirateke egikaritzen lizitazio publikoetan klausula sozialak eta insertsio politikak aplikatuko balira, eta ez bakarrik balorazio ekonomikoak, beti enpresa oligopolioen mesedetan… kasu honetan «zaborren kartelarena».

Gizartean aberastasuna sortzea, ahalbidetuz berdintasun justuan sortuko den gizartearen hazkundea… zein zaila jartzen duten! Bitartean gizarteko ezberdintasunen zulogune  insolidarioa handituz eta handituz doaz, Einsteinek zioen bezala: «Erokeria da, emaitza ezberdinak esperoan egotea beti berdina eginez.»

Recherche