Juan Martin Elexpuru
SOS Iruña-Veleiako kidea

Iruña-Veleia auzia: epailearen autoa piezaz pieza desmontatzen

Zortzi urte eta erdi iraun duen instrukzioa azkenean amaitutzat eman ondoren, Gasteizko 1. Epaitegiko Susana Junquera Bajo epaileak autoa argitaratu du. Hemen eta hemen notiziak prentsan izan dituen bi agerpen. Guztiz bidegabea iruditu eta puntuz puntu aztertzen saiatu naiz. (Nire blogean argitaratu dut aurrez). Goiena Telebistan egin zidaten elkarrizketa.

1.- Grafologia. Letrina.

«En septiembre de 2004, el equipo de LURMEN SL construyó una réplica de una letrina romana sobre la que se realizaron diversos dibujos y textos con grafías similares a los que posteriormente fueron denominados ‘grafitos extraordinarios’».

Gaizki hasten gara. Lehenengo gauza: ez dira «grafías similares» inondik inora, Lotura honetan ikus daitekeen bezala. Eta Ertzaintzak berak bere txostenean esana du grafologiak ez duela balio horrelako kasu batean. Hemen pasarte batzuk:

«El soporte sobre el que se encuentran las evidencias dubitadas no se trata de papel u otro material similar, sino que se trata de un soporte de tipo, cerámico; así como en el caso de la evidencia atribuida, letrina romana de madera lacada. En los dos tipos de soporte se puede ejercer diferente resistencia al ser: perforado por el útil, pudiendo producirse divergencias entre los caracteres motivadas por la diferente composición de los soportes.

– El útil empleado en la confección de los grafitos difiere de los habitualmente empleados hoy en día; no se trata de un elemento difusor de tinta como los bolígrafos actuales, ni de un spray o una brocha de pintura, sino que se utiliza el instrumento ^para-perfarax^el soporte.
Además de lo expuesto en los dos párrafos anteriores, el alfabeto utilizado difiere morfológicamente del utilizado actualmente, por lo que sería necesario un conocimiento muy completo de la morfología de los alfabetos que se utilizaban en la época en cuestión.

El hecho de utilizar un útil perforando sobre diferantes soportes (cerámica y madera lacada) hace que no sea posible estudiar aspectos básicos de un estudio pericial grafístico, como son la velocidad, la presión, gestos tipo y el estudio de ataques y escapes.

Así mismo, hay que tener en cuenta que la ausencia de estudios de. este tipo redunda en la falta de validación del método científico empleado, ya que, por todo lo anteriormente expuesto, no son de aplicación algunas de las leyes fundamentales de la pericia caligráfica, por lo que se cuestiona si estaríamos ante una solicitud de estudio caligráfico o sería un nuevo tipo de estudio, con lo cual habría que desarrollar nuevas técnicas y validar el método para que tuviera una mínima fiabilidad».

2.- Oskar Escribanoren broma

«En agosto de 2005, una trabajadora de LURMEN SL que se encontrava lavando materiales arqueológicos del Sector 5, descubrió un fragmento cerámico que presentaba un grafito con la palabra «VELEIA». Este hallazgo fue celebrado por el personal de LURMEN SL, siendo que, pasadas unas horas, el encausado OSCAR ESCRIBANO SANZ reconoció que él había realizado el grafito en la pieza y que era una ‘broma’»

Oskar Eskribano Lurmeneko paleontologoak indusketetan oso ohikoa den broma bat egin zuen 2005eko abuztuan (ordurako hainbat ostraka berezi zeuden agertuak, hemen ikusi daitekeen bezala); VELEIA idatzi zuen zeramika pusketa batean, eta atzean bere ezizena atzekoaz aurrera, sinadura gisa (LEPAXT, hau da, «Txapel»). Gusto txarreko broma, baina broma gaitzik gabea azken batean. Handik ordubetera berak deskubritu zuen broma. Anekdota xume bat. Zaila da ulertzea nola auziperatu daitekeen inor horrelako huskeria bategatik. Ba auzipetuta dago, eta gainera autoan ematen du beste grafitoen egiletzat ere hartzen duela epaileak, Eliseorekin batera (!!!).

3.- Zortzi urte ondoren, DESCARTES

«una ‘broma’. En la última semana del mes de agosto de 2005, durante el proceso de lavado, apareció en una pieza cerámica un dibuo de una máscara y la palabra teatro en una cara y las inscripciones ‘Seneca’, ‘Virgilio’ y ‘Descart’ en la otra».

Hamaika ikusteko jaio ginen. Zortzi urtez jardun dugu itsuak ere ikusiko lukeena argitu nahirik, hau da, ez duela DESCART jartzen, NISCART edo MISCART baizik. Alferrik. Honek, nonbait, argudio izarra izaten jarraitzen du, besterik ezean.

4.- Eliseo Gilek eta Oskar Escribanok egin zituzten grafitoak, dirua egiteko eta onarpena eta prestigioa lortzeko. Frogak? Zertarako…

«Los ejemplares localizados eran fragmentos principalmente de cerámica y ladrillo del siglo III d.C., sobre cuya superficie los encausados, ELISEO GIL ZUBILLAGA y OSCAR ESCRIBANO SANZ, puestos de común acuerdo y con ánimo de obtener no sólo un beneficio económico sino también un prestigio y reconocimiento profesional»

Zer froga du epaileak Eliseo Gil akusatzeko? Aurkitu du grafitoak egin zituen lantegia? Erabili zituen lanabesak? Zahar itxura emateko produktuak? Idazkun eta marrazkien zirriborroak edo planoak? Apunteak, mezuak edo grabazioak? Badaki noiz egin zituen? Arrastorik ez autoan, eta ezta Ertzaintzaren txostenean ere. Hala ere ez du zalantzarik. A ze nolako papeleta utzi dien epaileak akusazio partikularrari (Arabako Diputazioa, atzera egiten ez badu behintzat) eta fiskaltzari. Harritzen gaituen beste gauza bat, Oskar Escribano akusatzen du epaileak, haren kontrako kereilak aipaturiko «broma» besterik hartzen ez duenean (?).

«No solo un beneficio económico, sino también un prestigio y reconocimiento profesional». Eta Eliseo Gilek eta Oskar Escribanok beren prestigioa handitzeko DESCART idatzi zuten ostraka batean, pentsaturik Descartes erromatarra zela. Ja-ja-ja!, kaf-kaf-kaf! Kafka, egoera puruan!!!
Geroago mintzatuko gara «beneficio economico»-az.

5.- IPCE (Instituto del Patrimonio Cultural de España), Espainiako Kultura Ministerioaren laborategiko analisiak: iruzur hutsa.

1) Jose Vicente Navarro Gascón funtzionarioaren txostena

Gure ustez, erakunde honek iruzur galanta egin zuen: a) piezak jasotzerakoan: ez zituen eraman hezurrezko eta adreiluzko piezak, datatzeko errazenak eta zehatzenak, nahiz eta bi parteek (Lurmen eta Arabako Diputazioa) hori adostuta izan. Gainera, ez zioten deitu Lurmeni piezak aukeratu eta eramateko orduan. b) Pertsona bakar batek sinatzen du txostena, Jose Vicente Navarro Gascón funtzionarioak. Ez zaio ezagutzen esperientziarik eta titulaziorik gisa honetako lanetarako c) Mikroskopio elektronikoa izan zen bere lanabes bakarra. Ez zituen kimikoki aztertu letra-ildoen gainean dauden geruzak. Zeramikazko piezen gaineko metalak bilatzera mugatu zen. Gutxienez 25 metal ezberdin aurkitu zituen, gehienak kantitate barregarrietan, tartean grabatzeko balio ez dutenak: beruna, latoia, zinka… Metal horien presentzia normala da,  esku askotatik pasatu direlako: garbiketa eta errestaurazio prozesuan, batzordekideen eta grafologoen behaketetan, eta abar. Gainera ez da ahaztu behar piezen kustodia kereila jarri zutenen esku egon dela. Geruzen azpiak ez zituen aztertu ere egin. d) Ondorioa: itxura guztien arabera, funtzionario hau «behartu» egin zuten horrelako txosten txapuza bat egin eta «faltsutasun frogak» aurkitu zituela deklaratzera.

Hona hemen txostenari SOS I-Vak eman zion erantzuna eta Koenraad Van den Driescheren geokimikiaren kritikak.

Hala ere proposamen zentzuzko bat behintzat egin zuen. Hala ere, epaileak ez du agindu geruza kentzea ikusi ahal izateko azpian letrak dauden ala ez. Zergatik ote? Aipatzen dituen beste bi piezei ere ez zaie azterketarik egin.

2) Antelo txostena. Autoak ez du esaten IPCEk bigarren txosten bat ere egin zuela: Tomás Antelo, "Informe de examen por imagen". Informe del Archivo General del IPCE, Ministerio de Educación, Cultura y Deporte; Madrid, 2014.

Hemen honi buruzko informazioa. Laburtuz, argazki ultrabioleta bidezko analisia egin zuen Tomás Antelo ikerleak zuzentzen zuen taldeak, eta txostenean ez du inon esaten faltsutasun zantzurik aurkitu dutenik. Esanguratsuak dira Arabako Kultura Diputatuaren hitzak: «No he entendido nada de esas que le he dicho que llegaron el 14 de mayo, pero no yo, ni la Secretaría Técnica ni mi jefe de servicio, por muy Jefe del Servicio de Arqueología que sea, porque venía en unos términos absolutamente…».

Epaileak enkargatutako txosten hau ez du aipatu ere egiten autoak. Zergatik ote?

6.- Rubén Cerdánen kasua.

«Además, con la finalidad de revestir de apariencia de realidad la falta de autenticidad de los grafitos y así poder presentarlos públicamente, durante el verano de 2005, ELISEO GIL se puso en contacto con el encausado RUBEN CERDAN CAILARI, que en ese momento trabajaba como Técnico de Medio Ambiente en el Ayuntamiento de Legutiano, y juntos urdieron un plan para justificar la existencia de informes falsos. RUBEN CERDAN fue presentado por ELISEO GIL en todos sus informes como Físico Nuclear. RUBEN CERDAN no ha acreditado que posea dicha titulación»

Gaitzesgarria iruditzen zaigu oso Rubén Cerdánen jokaera. Kalte ikaragarria egin dio Lurmenen eta Eliseoren irudiari zein auzia argitzearen aldeko mugimenduari. Orban beltza. Berak esaten du Frantziako CNRS laborategietan egin zituela analisiak, baina orain arte sekula ez du hori akreditatu agirien bidez. Ez daukagu inolako heldulekurik egin zituela sinesteko. Txostenak egin eta kobratu zituen. Hau esanda, ondorio nagusia honakoa da: analisiak orduan ez baldin baziren egin… oso gaizki, ba egin daitezela orain!

Baina autoak esaten dituen gauza batzuk ez dira egia: Arabako diputazioak eta Lurmenek elkar hartuta proposatu zioten Cerdáni azterketa egitea. Lehenago zenbait lan egina zen Cerdán erakunde foralarentzat, Urizaharreko anbarra aztertzen, adibidez. Lotura honetan ikus dezakegu: «Un grupo de especialistas, entre los cuales se incluye el físico madrileño Rubén Cerdán, está preparando un proyecto para analizar esas burbujas…» ("El País", 1998). EHUn ere eman zituen klaseak master batean. Garai hartan, nonbait, ez zuten zalantzan jartzen haren profesionaltasuna eta titulua.

7.- Epailearen arabera, dirua ateratzea «obtener beneficio económico» zen iruzurraren helburuetariko bat: 12.000 euro hiru lagunen artean banatzeko.

«La factura que emitió RUBEN CERDAN el informe ascendió a 5.817,40 euros. Esta fue finalmente abonada a LURMEN SL»

«La factura de dicho informe ascendió a 6.762,80 euros»

Delitu guztietan egiten den galdera: zein da eragilea, «mobila»? Epaileak garbi du: lehen aztertu dugun prestigio profesionalaz gain, dirutzea, «obtener beneficio económico». Hau ikusita, Suitzan Eliseoren kontu korronteak aurkitu dituztela pentsa daiteke. Ba ez. Are txundigarriagoa: Cerdanek bere txostenengatik kobratutako bi fakturak aipatzen ditu epaileak: 5.817,40 + 6.762,80 = 12.580,20 euro. Hiru lagunen artean zatituta (Gil, Cerdán, Escribano) «la friolera de» 4.193,4 euro bakoitzarentzat. Kopuru horregatik merezi zuen bai arriskatzea!
Ertzaintzaren txostenean garbi geratzen da, agirien bidez frogatuta, diru horretatik ez zela euro bakar bat ere joan Lurmenen edo Eliseoren kutxara, Cerdanek kobratu zuela.

Gero Eliseo ardo-negozio batean nahastu nahi du epaileak.

«Además, con esta afirmación también obtenían beneficios económicos, no solo del propia yacimiento sino a través de contratos como el suscrito el día 12 de julio de 2006 entre la compañía mercantil ARAEX RIOJA ALAVESA SL, y LURMEN SL, por la que ésta propiedad VELEIA y DOMUS VELEIA a cambio de un canon del 2% sobre la elaboración del vino»

Garai hartan (2006-2007) Iruña-Veleia oso indartsu zegoen, 30.000 bisitari baino gehiago hartzen zituen urtean. Ekimen eta asmo ugari jorratu ziren finantziazio pribatua bilatzeko eta aztarnategia ezagutarazteko. Veleia ardo-marka sustatzea izan zen horietako bat, nahiko anekdotikoa. Gainera azkenean ez zen gauzatu. Beraz, Lurmenek lortu zuen irabazi ekonomikoa ZERO izan zen. Eta gauzatu balitz ere, pentsa, % 2. Atera kontuak 10.000 botila bost eurotan salduta zenbat geratuko zen Lurmenentzat: 1.000 euro.

8.- «Unanimidad científica»? Diputazioak faltsutasuna dekretatu zuen egunean (2008-XI-19) txosten bakarra zegoen entregatuta

«La Orden Foral de 19 de noviembre de 2008, recogía las conclusiones de la comisión, en la que se indicaba que ‘1) sobre los grafitos denominados excepcionales por su contenido, por unanimidad científica no pueden ser considerados nunca como auténticos. Dichos rafitos son calificados tajantemente de ‘falsos’, ‘falsificaciones’, ‘falsificaciones contemporáneas’, ‘material no válido’; etc...’»

Hona hemen txostenen sarrera-datak, zigiluen arabera: Gorrochategui: 2008-VI-25; Cipres-Santos: 2008-XI-20; Trebolle: 2008-XI-24; Azkarate: 2008-XII-3; Lakarra: 2008-XII-3; Nuñez: 2008-XII-4; Galán: 2008-XII-10; Velázquez: zigilurik gabe; Madariaga: zigilurik gabe; Legarda: zigilurik gabe.

J. Lakarra, A. Azkarate et alii, J. Núñez eta J.M. Galánen txostenen erregistro-zigiluak

Unanimitate zientifikoa? Ziur asko zenbaitek bere txostena hasi ere egin gabe izango zuen egun horretan. Presaka eta korrika egindakoak direla ematen dute batzuek.

Garbi dago 448. Agindu Forala eta Batzordearen ondorioen agiria ez zirela egun horretan idatzi, eskuan entregatu baitzitzaizkion eguerdian Eliseori. Lau egun lehenago, astelehena, bilera izan zuten Batzordean agintzen zutenek erabakiak hartzeko. Zera irakurtzen dugu Ama Atan: “Este proceso puramente político es activado el 15 de noviembre 4 días antes de la última reunión de la Comisión. Es cuando se reúnen el Director de Euskera, Cultura y Deporte, del Jefe de Servicio de Museos y de la Secretaría General de la Diputación Foral de Álava para la evaluación de la situación actual del yacimiento (Declaración de Iciar Lamarain en la Comisión de Euskera, Cultura y Deporte de las JJGG de Álava del 3 de julio de 2014). La intención de la reunión es clarísima, el traspaso del yacimiento a la universidad vasca, como está plasmado en las pseudo-conclusiones escritas por el Jefe del Servicio de Patrimonio Histórico-Artístico y Arqueológico (también redactadas con antelación a la reunión de la Comisión)”.

Ikusten denez, Lurmen aztarnategitik botatzeko erabakia azpikeriaz, gezurrez eta balizko prebarikazioz josia dago.

9.- Eliseoren kontrako isun-proposamena: 600 euro grafito bakoitzeko, 240.000 euro denera

«En cuanto a la cuantificación de los daños materiales ocasionados por los encausados al realizar grafitos sobre soportes originales de la época romana procedentes del yacimiento arqueológico de Iruña Veleia, se valoran estos en la cantidad de 600 euros por pieza. Los materiales sobre los que se han hecho los ‘grafitos excepcionales’ son Patrimonio Cultural y su valor es principalmente histórico y científico, por tanto intangible»

Idazkunak eta marrazkiak zeramika, hezur, adreilu eta beirazko pusketen gainean eginda daude. Grafitorik ez duten pusketak zakar-pilara joaten dira ia guztiak, ez badute ertz bereziren bat edo horrelako zerbait. Beraz 400 pusketa horien balore materiala zero da, edo zerotik hurbil dagoen zifra bat. Zer balore zientifiko eta historiko dute zaborretara joan ohi diren zatiak? Non arraiotik ateratzen du epaileak pusketa bakoitzak 600 euro balio duela?

10.- Azken gogoetak

Autoan esaten direnak jorratu eta komentatu ditugu goian. Baina esaten ez dituenak eta esan beharko lituzkeenak ere komenta litezke. Epaileak ez du aipatu ere egiten benetakotasunaren eta praxi arkeologiko egokiaren aldeko hogeitaka txosten mardul burutu direla, eta horien sinatzaileen artean E. Harris, R. Colmenero, U. Fritz, R. Baxarias edo L. Silgo bezalako adituak daudela; beren prestigio profesionala arriskuan jarri arren, inork ez duela euro bat ere jaso trukean. Ez du aipatzen batzordekide bat, bi txosten sinatu zituen J. Nuñez jauna, zuzendari berri izendatu zutela, epaile eta onuradun izan zela, eta karguan egon den zazpi urteetan imaginatu daitekeen gestiorik desastrosoena egin duela. Sei hilabetez kargutik eta unibertsitateko klaseetatik kendua egon dela, klaseetara zelabait joateagatik. VELEIA jartzen duen arari buruzko txostenaz gain, ez duela ezer argitaratu, Plan Zuzendariak horretara behartu arren, eta bere lehen langintza hondeamakina handi batez ia hamar mila metro karratu harrotzea izan zela. Gaur egun pena ematen duela aztarnategia ikusteak, eta haren bisitari-talde ia bakarrak benetakotasunaren aldeko mugimenduak erakarritakoak direla. Luze jarrai genezake bide honetatik baina honetan utziko dugu.

Zortzi urte eta erdiko tortura sufritu behar izan dute auzipetuek, batez ere Eliseo Gilek. Eta hori gutxi balitz, orain epaiketa etorriko da, itxura guztien arabera. Eta diru-isunaz gain, ez ginateke harrituko  kartzela-zigorra ere eskatuko balu akusazioak, nahiz eta akusatzeko ebidentzia txikienik ere ez izan eskuetan, gorago ikusi dugun bezala.

Egoera honen aurrean, zer egingo du Arabako Diputazioak? Lanean jarriko ditu bere zerbitzu juridikoak auzipetuen kondena bilatzeko, kartzela barne? Ez dakigu, datozen egunetan argituko da. Hala egingo balu, krudelkeriaren goren gradura helduko litzateke. Urte hauetan izan dugun esperientziaren arabera, zera da iritzi zabalduena faltsutasunaren aldeko mugimenduaren barnean: «Eliseo ez da izan, hori badakigu, ziria sartu diote, beste norbait izan da». Zenbat aldiz entzun dugun hau! Instrukzioak ere garbi utzi duen gauza bakarra horixe izan da: ez dagoela inolako frogarik Eliseoren kontra. Hori jakinda ere, Foru Aldundia ensañatu egingo da lehengo zuzendariarekin? Ez nuke egon nahi erabaki hori hartuko duten pertsonen larruan. Ez kontzientziak bakarrik, Historiak ere kontuak eskatuko dizkie ziur asko, eta  uste baino lehenago, beharbada.

Zer egingo du Fiskaltzak? Ez dakigu. Orain arte geldi egon da. Erakunde biek, diputazioak eta fiskaltzak, aukera ederra dute auziaren artxiboa eskatzeko, baina, ikusiak ikusita, ezin itxaropen handirik izan.

Eta zer egingo dute alderdi politikoek? Gobernuan daudenek badakigu Diputazioari orpoz orpo jarraituko diotela, baina oposiziokoek? Zer egingo dute EH Bilduk, Podemosek eta Irabazik? Otzan-otzan onartuko dute besteek egiten dutena, «justiziak erabaki dezala» esango dute, orain arte bezala? Justiziak erabakitzen duena onartzeko prest egoten zarete beste kasuetan? Egunkaria, Otegi, Cabacas…? Ala zuen iritzia aldarrikatu eta hortzak erakusten dituzue? Baina ez dezagun itxaropena galdu, oraindik astia dago kritiko agertzeko, eta, esate baterako, analitika berriak eskatzeko. Ikusiko dugu.

Auzi honetan pilatu den bidegabekeria eta zentzugabekeria ezagututa, ez dakit zuzen ala oker, baina batzuetan ondorio honetara heltzen gara: Hau «Estatu-arazo» bihurtu da, eta ez du arrazoiak agintzen, «Estatu-arrazoiak» baizik. Euskalduntze berantiarraren auziak pisu handia hartu du, eta «arrazoi» horri zenbait unibertsitariren arrazoi akademikoak eta krematistikoak gehitzen bazaizkio, irtenbide iluna du auziak. Baina zein Estatuz ari gara? Zer egiten dute alderdi abertzaleek eta pertsona euskaltzaleek Estatu horren sasi-interesei babesa ematen?

Lurmenek zein auzia argitzearen aldeko mugimenduak mila aldiz proposatu dute irtenbidea: pieza esanguratsuenen multzo bat aukeratzea eta berme osoa eskaintzen duten Arkeometria laborategietan aztertzea. Adituen iritziz, gauden puntuan egonda, gutxienez hiru laborategi beharko lirateke. Agian hezurrezkoak (berrogei bat) Euskal Herrian bertan azter daitezke, gauza jakina baita gurean daudela hezur-irakurlerik onenak.

Helduko da bertsolariek VELE(G)IA, ARGIA eta EGIA sarri errimatuko duten eguna. Hala izan bedi!

Recherche