PRIBATUTASUN KLAUSULA, COOKIE POLITIKA ETA ERABILERA BALDINTZAK
Lege oharra
1. SARRERA
NAIZ informazio orokorreko webgunea da. Eguneko 24 orduetan eta urte osoan eskaintzen ditu edukiak.
NAIZen barnean beste hedabide batzuk ere argitaratzen dira, batzuk paperezko edizioa dutenak (GARA, GAUR8, ZAZPIKA eta MEDIABASK l’HEBDO), beste batzuk ikusentzunezkoak (NAIZ IRRATIA eta 11TB) eta beste batzuk digital hutsak (KAZETA, MEDIABASK).
Naiz EKHE SAk sustatutako proiektua da. NAIZ plataforman parte hartzen duten entitateak:
Argitalpena, Edizioa eta Kudeaketa:
TAI GABE DIGITALA SL
JF Gilisagasti 2-321, 20018-Donostia.
administrazioa@taigabe.com
Gainerako edukien editoreak:
GARA:
BAIGORRI ARGITALETXEA SA
Portuetxe 23-2, 20018-Donostia.
7K:
HERRITAR BERRI SLU
Portuetxe 23-2, 20018-Donostia.
GAUR8:
HERRITAR BERRI SLU
Portuetxe 23-2, 20018-Donostia.
MEDIABASK:
IPARLA BAIGURA KOMUNIKAZIOA elkartea
8 ZA Martinzaharenia, 64122-Urruña.
KAZETA:
IPARLA BAIGURA KOMUNIKAZIOA elkartea
8 ZA Martinzaharenia, 64122-Urruña.
NAIZ IRRATIA:
EUSKAL IRRATI ZERBITZUAK
JF Gilisagasti 2-321, 20018-Donostia.
11TB:
HAMAIKA TELEBISTA
JF Gilisagasti 2, 221 bulegoa. 20018-Donostia.
INFO7 IRRATIA:
AZTIBEGIA elkartea
8 ZA Martinzaharenia, 64122-Urruña.
Publizitatea eta eskelak:
EUSKAL PRENSA SL
Areatza kalea 2, 1. 48005-Bilbo.
Lege Ohar honen ondorioetarako NAIZen enpresa titularra TAI GABE DIGITALA SL da.
2. PRIBATUTASUN KLAUSULA: DATU PERTSONALEN BABESA
Zure datuen arduradunak
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamenduak (EB) ezarritakoaren arabera, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (DBEO) izenaz ezaguna:
Zuk ematen dituzun datu pertsonalak TAI GABE DIGITALA SL enpresak tratatuko ditu, Naiz plataformaren arduraduna, IFK B75034793 duena eta helbidea honako hau: JF Gilisagasti 2-321, 20018-Donostia.
Modu osagarrian, Ipar Euskal Herrian eta estatu frantsesean bizi diren pertsonen eta Mediabask-eko harpidedunen kasuan, ematen dituzten datu pertsonalak IPARLA BAIGURA KOMUNIKAZIOA ELKARTEAk ere tratatuko ditu, Mediabask eta Kazeta hedabideen argitaratzailea, IFK 65494854862 duena eta helbidea honako hau: 8 ZA Martinzaharenia, 64122-Urruña.
Azkenik, Aztibegiako bazkideen kasuan, ematen dituzten datu pertsonalak AZTIBEGIA ELKARTEAk ere tratatuko ditu, SIRET zenbakia 48131764200017 duena eta helbidea honako hau: 8 ZA Martinzaharenia, 64122-Urruña.
Datuen babesaren delegatua
DATAPREV
Berio Pasealekua 43, 20018-Donostia.
Email bitartezko harremana: dpd@dataprev.es
Tratamenduaren arduraduna: gdpr@taigabe.com
Zure datu pertsonalak erabiltzeko legitimazioa
Zure datu pertsonalak tratatzen ditugu erregistratu zinen unean edo beranduago zeuk emandako onespenean oinarrituz. Izan ere, une horretan Lege Oharra onartu zenuen, eta horren barnean datu pertsonalen babeserako klausula hau jasota dago.
Zure datu pertsonalen tratamenduaren xedea
Ematen dituzun datuak beharrezkoak dira eskatu duzun zerbitzua berme osoz eman ahal izateko. Ondoko xedearekin erabiliko dira: erabiltzaileen, bezeroen eta balizko bezeroen datuen kudeaketa beren erregistrorako, harpidetzarako edo bestelako parte hartzeetarako; newsletter-en bidalketa; zerbitzuen eskaintza; administrazio eta kontabilitate kudeaketa; eskaintza komertzialen eta produktu eta zerbitzuei buruzko informazioaren bidalketa; eta eduki pertsonalizatuen eskaintza.
Epe laburrean, datuen tratamendu automatizatu bat egongo da eduki pertsonalizatuak eskaintzeko xedeaz. Nolanahi ere, erabiltzaileak bere profilean aukera izango du funtzionaltasun hau desaktibatzeko eta, hortaz, tratamendu hori ez zaio aplikatuko.
Zure datu pertsonalak gordetzeko epea
Zure datu pertsonalak gordeko ditugu erabiltzaile edo bezero zaren bitartean, eta ondoren legez ezarritako epea amaitu arte. Eta, oro har, erabiltzaileak bere onespena kendu arte, salbu eta Arduradunaren bidezko interesa baldin badago.
Zure datuak jakinaraziko zaizkion hartzaileak
Datu pertsonalen titulartasuna duten entitateek zure datuak laga ahal izango dizkiete Naiz plataforman parte hartzen duten entitateei (ikusi zerrenda Sarreran). Kanpoko entitate bati lagatzea planteatuko balitz, aldez aurretik erabiltzaileari eskatuko zaio baimena, salbu eta legezko beharkizuna dagoenean.
Harpidedunen, produktu edo zerbitzu baten erosleen, bazkideen, zozketa, lehiaketa, joko edo antzekoetan parte hartzen dutenen edo opariren bat jasotzen dutenen kasuetan, beren datuak hirugarren entitate batzuei jakinarazi ahal izango zaizkie, betiere lotutako zerbitzuarekin zerikusia duten xedeak, eta xede horiek soilik, betetzeko beharrezkoa baldin bada. Adibidez: banku bidez egin behar diren kobraketetarako, dagozkion finantza entitateei lagako zaizkie datuak; paperezko argitalpenen harpidetzen kasuan, datuak dagozkion banaketa enpresari, kioskoari edo salmenta puntuari laga ahal izango zaizkio; kanpoko enpresek eskainitako zozketetako sarien, zuzeneko oparien edo promozioen kasuetan, erabiltzaileak bere borondatez parte hartu baldin badu, bere datuak eskaintza egin zuen enpresari laga dakizkioke; eta abar.
Hirugarrenen tresnak
Hirugarren enpresen tresnak erabiltzen ditugu estatistikak lortzeko eta publizitatea erakusteko:
Google Analytics erabiltzen dugu erabiltzaileen eta orrialde ikusien kopuruak lortzeko, besteak beste. Tresna honek nola lan egiten duen eta datuak nola prozesatzen dituen hemen ikus dezakezu:
https://support.google.com/analytics/answer/6004245?hl=eu
ComScore erabiltzen dugu erabiltzaileen eta orrialde ikusien kopuruak lortzeko. Tresna honek nola lan egiten duen eta datuak nola prozesatzen dituen hemen ikus dezakezu:
https://www.comscore.com/esl/Sobre-comScore/Privacy-Policy?cs_edgescape_cc=ES
Teads erabiltzen dugu publizitatea eskaintzeko. Tresna honek nola lan egiten duen eta datuak nola prozesatzen dituen hemen ikus dezakezu:
https://teads.tv/privacy-policy/
Erabiltzaileen eskubideak
Edozein erabiltzailek dauka bere datu pertsonalak irispidean izatea, zuzentzea, ezereztea, horien tratamendua mugatzea, aurkaratzea, edo datuok transferitzea eskatzeko eskubidea. Horretarako, zer eskubide baliatu nahi duen adieraziz, atal honen hasieran adierazitako helbideetara edo honako email hauetako batera idatz dezake:
Tai Gabe Digitala SL: administrazioa@taigabe.com
Iparla Baigura Komunikazioa Elkartea: gestion@mediabask.eus
Aztibegia Elkartea: harremanak@info7.eus
Era berean, eskubidea du emandako adostasuna edozein unetan kentzeko, baina horrek ez du eraginik izango adostasuna kendu aurreko tratamenduaren zilegitasunean.
Azkenik, erabiltzaileek eskubidea dute kontrol agintaritzaren aurrean erreklamazioa aurkezteko, datu pertsonalen babesari dagokionez beren eskubideak urratuak izan direla uste badute.
3. COOKIE POLITIKA
NAIZek, gaur egun Interneteko atari gehienetan ohikoa den bezala, cookie propioak zein hirugarrenenak erabiltzen ditu nabigazioa hobetzeko, analisiak egiteko eta eduki zein publizitate interesgarriak eskaintzeko.
Cookie bat web orri jakin batzuetara sartzeko erabiltzailearen ordenagailuan, tabletean edo smartphonean deskargatzen den fitxategi bat da. Cookieek erabiltzaile baten edo bere ekipoaren nabigazio ohituren gaineko informazioa gordetzea eta berreskuratzea ahalbidetzen diete besteak beste web orriei. Hala, eskuratutako informazioaren eta ekipoa erabilitako moduaren arabera, informazio hori erabiltzailea ezagutzeko balia daiteke.
Honakoak dira NAIZen erabilitako cookieak:
Analisi cookieak:
Guk geuk edo hirugarren batek tratatuta (adibidez Google Analytics zerbitzuak), NAIZera zenbat pertsona sartzen diren zenbatzea ahalbidetzen digute. Horrela, erabiltzaileek webgunea nola erabiltzen duten neur dezakegu, baita erabilpen horren analisi estatistikoa egin ere. Horretarako, erabiltzaileek gure webgunean nola nabigatzen duten aztertzen dugu gure produktu eta zerbitzu eskaintza hobetzeko asmoz.
Geolokalizazio cookieak:
Erabiltzaileak zer herrialde edo lurraldetatik konektatzen diren jakiteko erabiltzen diren cookie anonimoak dira. NAIZek nongo bisitariak dituen jakiteko erabiltzen ditu.
Erregistro cookieak:
Erabiltzaile bat logeatu edo erregistratzen denean sortzen dira, eta, adibidez, erabiltzaileak nabigatzailearen leihoa ixten baldin badu berriz ere logeatu beharra izan ez dezan erabiltzen dira. Harpidetza bat kontratatuta duten erabiltzaileak identifikatu eta dagozkien zerbitzuak erabil ahal izan ditzaten ere baliatzen dira.
Zerbitzu cookieak:
Erabiltzailearen hobespenak gogoratzen dituzte erabiltzaileak bisita bakoitzean zerbitzua berriz ere konfiguratu beharra izan ez dezan. Adibidez, zerbitzua zer hizkuntzatan jaso nahi den gogoratzen dute.
Cookie publizitarioak:
Webguneko publizitate guneen eskaintza ahalik eta modurik eraginkorrenean kudeatzea ahalbidetzen digute. Horretarako, iragarkien edukiak eskatutako zerbitzura edo erabiltzaileek egin ohi duten webgunearen erabilpenera egokitzen ditugu. Helburu horrekin, erabiltzaileek dituzten nabigazio ohiturak aztertzen ditugu edota euren nabigazio profilekin bat egiten duten iragarkiak erakusten dizkiegu.
Erabiltzaileek euren ekipoetan instalatutako cookieak baimendu, blokeatu edo ezabatu ditzakete erabiltzen dituzten nabigatzaileetako aukerak konfiguratuz. Nabigatzaile bakoitzean konfigurazio hori nola egin behar den jakiteko, nabigatzaile nagusietako honako helbideetara jo daiteke:
Chrome:
https://support.google.com/chrome/answer/95647?hl=en
Explorer:
https://support.microsoft.com/eu-es/help/17442/windows-internet-explorer-delete-manage-cookies
Firefox:
https://support.mozilla.org/en-US/kb/enable-and-disable-cookies-website-preferences
Safari:
http://support.apple.com/kb/ph5042
Jakin beharrekoa da cookieak guztiz blokeatuz gero, litekeena dela webgune batzuk behar bezala ikusi ahal ez izatea.
Edozein kasutan, cookie propioen bidez lortzen dugun informazioa titularrek bakarrik tratatzen dute eta ez dute inolaz ere hirugarren enpresen esku uzten.
NAIZen cookien politika lege betebeharretara edota zerbitzuan emandako aldaketetara egokitzeko alda daiteke. Aldaketa horiek honako lege ohar honetan jasoko dira eta Naizen jakinaraziko dira.
Pribatutasun klausula, cookien politika eta erabilpen baldintzak barne hartzen dituen lege oharra onartuz, erabiltzaileak berariazko adostasuna ematen dio NAIZen cookien politikari ere.
4. ERABILERA BALDINTZAK
Baldintza orokorrak
Erabiltzaileak NAIZen webgunea, bere barnean jasotzen diren hedabide ezberdinen edukiak barne, eta, kasua balitz, harpidetza, Erabilera Baldintza hauetan zehazten denaren arabera erabiliko du. Webgunearen eta bere zerbitzuen erabilera, bereziki harpidetzarena, pertsonala, esklusiboa, pribatua, irabazi asmorik gabea, ez kolektiboa, ez komertziala edo profesionala eta besterenezina da.
Erabiltzaileak agintzen du bere jardueraren bidez ez dituela kaltetuko NAIZen eta bertan jasotzen diren hedabide ezberdinen irudia eta enpresa editoreen interesak edota eskubideak. Halaber, agintzen du ez duela webgunea kaltetu, baliogabetu edo gainkargatuko duen jarduerarik egingo, ez eta webgunea normaltasunez erabiltzea oztopatuko duenik ere. Bereziki eta espresuki debekatuta dago haurren edo gazteen garapena kalte dezakeen edozer ekintza egitea, bai eta gizakien duintasunaren aurkakoak direnak ere.
Aldaketak
Tai Gabe Digitala SLk edonoiz aldatu ahal izango ditu webgunearen diseinua eta itxura, bai eta bertara sartzeko espezifikazio teknikoak ere.
Estekatutako tokiak
Interneten eskuragarri dauden informazioa, edukiak nahiz zerbitzuak bilatzeko eta eskuratzeko erraztasunak ematearren, NAIZek eta bertan jasotzen diren hedabide ezberdinek hiperestekak jartzen dituzte erabiltzaileen eskura. Hala, erabiltzaileak aukera izango du hirugarrenen jabetzakoak diren webguneetara sartzeko. Nolanahi ere, NAIZek ez ditu estekatutako guneetako edukiak eta zerbitzuak kontrolatzen, ezta berrikusten ere, eta hortaz, ez da inoiz gune horien erantzule izango. Ondorioz, erabiltzaileak bere ardurapean nabigatuko du webgune horietan.
Jabego intelektuala eta industriala
Naiz EKHE SAren marka erregistratua da eta hedabide bakoitzaren marka, dagokion argitaratzailearen ardura da. Debekatuta dago hirugarren batek markak edota bere logoak edozein eratara erabiltzea idatzizko baimenik gabe. Eskubide guztiak erreserbaturik daude. Erabiltzaileek, harpidedunek barne, uneoro errespetatu beharko dute webgunearen jabetza intelektuala.
Erabilpen Baldintza hauek ezin dira Naiz-en edo bere barneko beste edozein hedabideren jabetza intelektualeko edo industrialeko eskubideren bat lortzeko moduan interpretatu. Erabiltzaileak, harpidedun izan nahiz ez izan, espresuki debekatuta du webguneko edozer zati inolako modutan erabiltzea edo ustiatzea (baita kopiatzea, eraldatzea, banatzea, publikoki komunikatzea, irakurleen esku jartzea, ateratzea, berrerabiltzea edota birbidaltzea ere), idatzizko baimenik gabe.
Edukien ardura eta egile eskubideak – Copyright
Naiz.eus-ek argitaratzen dituen edukien ardura Edukien editore bakoitzarena da. Iritzi artikuluak, gutunak, blogak nahiz iruzkinak autore bakoitzaren ardura dira, eta ez Tai Gabe Digitala SLk eta ezta Edukien editoreek ere ez dute inolako ardurarik izango horien edukien gainean.
Naiz.eus gunearen erreprodukzio eskubideak erreserbaturik daude, baita deskargatzeko agiriei edo irudikatze ikonografiko eta fotografikoak edo ikusentzunezko ekoizpenei dagozkienak ere. Edukiren bat edo guztiak hala euskarri elektronikoetan nola inprimatutakoetan erreproduzitzeko idatzizko baimena lortzeko, jarri harremanetan dagokion edukiaren Editorearekin.
Parte hartze arauak
NAIZen parte hartu ahal izateko (albisteen iruzkinak, iritzi artikuluak, eztabaida foroak, Naiz+, agenda eta abar) erabiltzaileak Lege Ohar hau onartuta izan behar du, ondoko parte hartze arauak barne:
Ezin da berariaz informazio faltsurik edo irainik argitaratu.
Elkarren arteko errespetuz idatzi behar da. Zentzu berean, intimitatearen eskubidea urratzen duten mezuak ezin dira igorri.
Indarrean dagoen legerian delitutzat jotzen den edukirik ezin da bidali.
Arau horiek betetzen ez duten mezuak ez dira argitaratuko edo, argitaratuta badaude, ezabatu ahal izango dira. Atal bakoitzaren moderatzaileak egingo die jarraipena iruzkinei, eta bere iritzia izango da nagusi arauak betetzen diren edo ez ebazteko.
Edonola ere, NAIZek ez du bere egiten erabiltzaileen baieztapenen edota iritzien gaineko inongo erantzukizunik.
NAIZen komentarioak idazteko eta oro har beste ezertan parte hartzeko ere pertsonalki identifikatzea beharrezkoa da. Horretarako, izen-deiturak, erabiltzaile izena eta telefono zenbakia gutxienez beteta izan behar ditu erabiltzaileak bere profilean, NAIZ berarekin harremanetan berehala jarri ahal izan dadin beharrezkotzat jotzen badu. Gainera, NAIZen ustez epaileek delitutzat jo litzaketen iritzien kasuan, erabiltzaileak DNIaren eremua beteta ez badu, aukera emango zaio DNIaz ere identifikatzeko edo bere iritzia ez argitaratzeko.
Erregistroa
NAIZen erregistratzeak domeinu beraren barnean dauden beste atal batzuetarako ere balio du, argitalpenak edo bestelako hedabideak esate baterako, bai eta NAIZDENDArako ere. Hain zuzen ere, NAIZDENDAn erosketak egiteko beharrezkoa da erregistratuta egotea.
Erabiltzaile erregistratuek, harpidetzarik ez badute ere, premium edukietara (ordaintzekoak direnak) sarbide mugatua izan lezakete Naizek hala erabakiko balu. Esate baterako egunean premium eduki bat edo hilean 5 premium eduki. Hain zuzen ere une honetan azken horixe dago indarrean. Aukera hau ez da erabiltzaile erregistratuen eskubide iraunkor bat eta edozein unetan alda liteke edo are erabat kendu ere.
Harpidetzak
Baldintza orokorrak
Erabiltzaileak, harpidetu baino lehen edo harpidetza egitearekin batera, erregistratu egin beharko du, dagokion formularioa betez. Erabiltzaileak mezu elektroniko bat jasoko du, formularioa ondo bete duela baieztatzen duena eta kontua balidatzea eskatzen diona, bera erabiltzen hasi ahal izateko.
Prezioak dira une bakoitzean harpidetzen eskaintzen orrian ageri direnak. Ordaintzeko ekintza egin aurretik kontzeptu guztiak xeheki agertuko zaizkio erabiltzaileari eta ordaindu ondoren emailez jasoko ditu xehetasun berdinak, egin duen erosketaren frogagiria izan dezan. Email beraren kopia gordeko du Naizek.
Harpidetza egin ondoren une horretan bertan aktibatuko da harpidetza digitala, txartelez ordaindu nahiz kontu korrontearen bidea aukeratu. Paperezko argitalpena duten harpidetzen kasuan, harpidetza digitala berarekin daramatenez opari modura, azken hori unean bertan aktibatuko da.
Hileko ordainketetan lehen hilean harpidetzaren parte proportzionala ordaintzen da, harpidetza egiten den egunetik hilaren bukaera bitarteko epea hain zuzen. Harpidetza egiten den eguna ere ordaindu egiten da, osorik, zeinahi delarik harpidetza egin den ordua. Gainerako hileetan, hile osoak ordaintzen dira hilaren hasieran.
Indarrean dagoen legeari jarraiki, Tai Gabe Digitala SLk kudeatutako harpidetzen kasuan, harpidetza digitalei eta paperezko harpidetzei BEZ supermurriztua ezarriko zaie, eta tableta duten harpidetzen kasuan, halakoak eskainiko balira, tabletei BEZ orokorra ezarriko zaie.
Iparla Baigura Komunikazioa elkarteak kudeatutako harpidetzen kasuan, harpidetza digitalei eta paperezko harpidetzei BEZ supermurriztua ezarriko zaie, eta tableta duten harpidetzen kasuan, halakoak eskainiko balira, tabletei BEZ orokorra ezarriko zaie.
BEZa sartuta dago dagoeneko erabiltzaileak ikusten duen zenbatekoan. Faktura nahi izanez gero, Harremanetarako formularioaren bitartez eskatu beharra dago.
Harpidedunen Txokoko eskaintzak harpidedun ordaintzaile partikularrentzat dira, hau da, instituzioek, enpresek eta doako harpidedunek ezin dituzte baliatu.
Harpidetza digitalak
Harpidetzari erabilera pertsonala eta pribatua emango dio Harpidedunak, eta inola ere ez komertziala edo profesionala; izaera kolektiboa ere ez, salbu eta Harpidetza kolektiboen kasuan (ikusi horiei buruzko atala). Harpidedun ez direnek ezin izango dute harpidetzaren zerbitzua kanpoko inolako bitartekoren edo prozeduraren bidez lortu, ezta lortzen saiatu ere.
Harpidedunak ezin izango die jasotako informazioa, PDFak eta EPUBak barne, hirugarrenei laga edo transmititu, zuzenean zein zeharka, bere kabuz edo hirugarren pertsona edo erakunde baten bidez, ez eta informazio horietarako sarbidea erraztu ere. Baldintza hau betetzen ez duenari harpidetza eten ahal izango zaio eta ez du izango eskubiderik ordaindutako zenbatekoa berreskuratzeko, ez osorik ez zati batean.
Harpidetza kolektiboak
NAIZen kontratatu daitezkeen zenbait harpidetza kolektiboak dira, Entitateen Harpidetza esate baterako, elkarte, erakunde, enpresa eta instituzioentzat balio duena. Hauen kasuan harpidetza bakoitza elkartearen zerbitzu unitate edo atal oinarrizko bakoitzerako bakarrik balio du. Esate baterako, instituzio baten kasuan administrazio atal bakarrerako, euskaltegi sare baten kasuan euskaltegi bakarrerako, alderdi politiko edo sindikatu baten kasuan, egoitza bakoitzerako. Arau orokor bezala, gehienez 10 laguneko erabilpenerako ulertu behar dira harpidetza kolektiboak.
Baldintza hau betetzen ez duenari berehala eten ahal izango zaio harpidetza eta ez du izango eskubiderik ordaindutako zenbatekoa berreskuratzeko, ez osorik ez zati batean. Erakunde handien, enpresen edo instituzioen kasuan NAIZekin harremanetan jartzea gomendatzen da, erabilpen baldintza hauek ez urratzearren.
Entitateentzako harpidetzak 500 eurotan baloratutako publizitate kanpaina bat dauka NAIZen egiteko, eta bigarren kanpaina batean % 50eko deskontua. Harpidetzan sartuta dago iragarkien argitalpenaren kostua (tarifa kostua). Ez dago sartuta kanpaina horretarako behar diren irudiak diseinatzea, publizitate elementua formatu egokian prestatzea, edo beste edozein gastu.
Bestalde, harpidetza honekin elkarteek Naizen blog bat izateko aukera dute, baina eskaintza hau ez zaie aplikatzen enpresei eta instituzioei.
Tabletak eta tabletadun harpidetzak
Une bakoitzean aukeran dauden tabletak harpidetzen eskaintzetan ager daitezke. Prezioan sartuta dago tabletaren bidalketa Euskal Herri barnean eta Espainiako eta Frantziako estatuen barnean, islak eta beste kontinenteetako lurraldeak salbu. Azken kasu horietan NAIZ harremanetan jarriko da erabiltzailearekin bidalketaren plusa ordain dezan.
Tabletadun harpidetzek 2 urteko permanentzia dute beraiekin. Harpidetzari baja lehenago eman nahi izanez gero 2 urteko eperaino ordaintzeko falta dena ordaindu beharko du harpidedunak.
Urteko ordainkeketan tabletadun harpidetzak kreditu txartelez ordaintzen dira nahitaez. Hileroko ordainketan, lehen urtea kreditu txartelez edo kontu korrontez ordaintzen da eta bigarren urtea kontu korrontez nahitaez. Bigarren urteko kobraketa kontu korrontez egin ahal izateko, harpideduna kargu horiek onartzera konprometitzen da, beharrezkoa balitz konpromiso hori jasotzen duen agiri bat sinatuz.
Dagozkion abisuak helarazi ondoren kontu korronte bidezko ordainketa onartu ezean, harpidetza aldiaren lehen urtea amaitu aurretik bigarren urteko zenbateko guztiak kargatuko zaizkio harpidedunari kreditu txartelean. Harpidedunak espresuki onartzen du baldintza hau.
GARAren papereko harpidetzak
GARAren papereko harpidetzak kioskoan edo gisa bereko saltokietan jasotzekoak dira, harpidetza txartel baten bitartez. Txartel horri esker harpidedunak nahi duen saltokian jaso ahal izango du harpidetza, saltokiak txartel irakurgailua baldin badu. Smartphone batean instalatutako app baten bitartez ere egin dezake irakurketa hori saltokiak. Aparagailu horien sarea ez da Tai Gabe Digitala SLrena, Distribuciones Beralan SLrena baizik. Horregatik, Tai Gabe Digitala SLk ez du inolako erantzukizunik app-aren funtzionamenduan, terminalen sare horren funtzionamenduan ezta ezarritako terminalen kopuruan ere.
Papereko harpidetza ez da berehalakoan abian jartzen, egun batzuk behar baitira Hardidetza Txartel pertsonalizatua egiteko. Tarte horretan harpidedunarekin harremanetan jarriko gara funtzionamenduaren berri eta bere herrian dituen terminaldun saltokien berri emateko. Kreditu txartelarekin ordaindu badu, harpidetza egin duenetik paperezko argitalpena hartzen hasten den eguna bitarteko epeari dagokion ordaina itzuli egingo zaio bezeroari.
Papereko harpidetzek opari modura dute beraiekin harpidetza digitala. Hori indarrean egongo da harpidetza egiten duten une beretik.
Harpidetza iraunkorra da eta edozein unetan eten daiteke, baina ez dago aukerarik epe baterako eteteko, adibidez oporrengatik. Horregatik du berarekin deskontu inportantea kioskoan saltzen den prezioarekiko.
MEDIABASKen papereko harpidetzak
MEDIABASK L'HEBDO ostegunez argitaratzen da, baina bidalketa sistema astearteetan ixten da, goizeko 7:00etan. Ordu horretatik aitzina harpidetzen direnek, hurrengo astetik aurrera jasoko dute. Papereko harpidetzek opari modura dute beraiekin harpidetza digitala. Hori indarrean egongo da harpidetza egiten den une beretik.
Harpidetza iraunkorra da eta edozein unetan eten daiteke, baina ez dago aukerarik epe baterako eteteko, adibidez oporrengatik.
AZTIBEGIA ELKARTEAREN bazkidetza
Bazkidetzaren kuotaren zenbatekoa bazkidetzari dagokion atalean zehazten da. Gutxieneko kopuru bat dago finkatuta baina norberaren borondatez handiagoa izan daiteke. Normalean, urte bakoitzaren hasieran, kuotaren kopurua KPIren arabera berdin mantendu edo gorantz egokitzen da. Hilabeteko kuota hilabete bakoitzaren hasieran kargatzen da bazkide bakoitzaren kontuan.
Bermeen ezespena
Legez posible den heinean, enpresa titularrak ez du webgunearen gaineko inolako bermerik, adierazpenik, baldintzarik edota zehaztapenik ematen, ezta kalitate egokiaren edo helburu partikularretara egokitzearen isilbidezko bermerik ere. Legez posible den heinean, enpresa titularrak ez du webgunearen bateragarritasunaren, segurtasunaren eta zehaztasunaren gaineko inolako bermerik, adierazpenik, baldintzarik edo terminorik (berariazkoa edo isilekoa) ematen, eta ez du puntualtasuna, osotasuna eta errendimendua bermatzen.
Dena den, erabilpen baldintza orokor hauetan zehaztutakoak ez die eragingo kontsumitzaile gisa dauzkazun legezko eskubideei.
Legez posible den heinean, enpresa titularra ez da hurrengo kalteen edo kostuen erantzule izango –nahiz eta kalte edo kostu horiek aurreikusitakoak, aurreikusteko modukoak edo ezagunak izan–: (a) datuen galerak; (b) lortu gabeko irabaziak; (c) negozio aukeren galerak; (d) aukera kostuak; (e) merkataritza edo ospe funtsaren galerak; (f) hirugarrenek jasandako galerak; edota (g) webgunearen erabileraren ondorioz sortutako zeharkako edozein kalte.
Erabiltzaileek jakin behar dute ekipo informatikoak erabiltzeari dagokionez Interneten dauden segurtasun neurriak ez direla erabat fidagarriak, eta, beraz, enpresa titularrak ezin duela bermatu webguneko funtzioak etengo ez direnik, errorerik izango ez dutenik, akats guztiak konponduko direnik edota webguneak eta hura erabilgarri jartzeko zerbitzariak birusik edo akatsik izango ez dutenik. Erabiltzaileak onartzen du birusak hautemateko prozedurak eta programak ezarriko dituela (antibirusak eta bestelako segurtasun prozedurak barne).
Erabiltzaileak onartzen du enpresa titularra ez dela inoiz erabiltzaileek erabiltzaile izena eta pasahitza kudeatzen duten moduaren erantzule izango, ezta hirugarrenei jakinaraztearen, eguneratzearen edota ezeztatzearen erantzule ere.
Lege aplikagarria
NAIZi aplikagarria zaion legea bere enpresa argitaratzaileak duen egoitzari dagokiona da, Donostia alegia, eta lege auzibideak baleude bertako epaitegietan ebatziko dira.
NAIZen barnean argitaratzen diren hedabideekiko balizko lege auzibideak hedabide bakoitzaren editorea den enpresaren egoitza dagoen herriko epaitegietan ebatziko dira.