Adolfo Araiz: «Gobernu hau martxan jartzen bada 'de facto' gaindituko da bazterketa»
EH Bilduren oinarriek astearte honetan erabakiko dute Maria Chiviteren hautagaitzari ezezkoa eman edo abstenitu. Adolfo Araiz parlamentariak PSNk EH Bildurekiko izan duen bazterketa salatu du baina uste du Geroa Bai, Podemos eta I-Erekin batera osatutako gobernua martxan jarriz gero 'de facto' gaindituko dela bazterketa hori. Herri batzarretan abstentzioaren eta ezezkoaren aldeko jarrerak agertu direla esan du Araizek, hori «demokratikoa» dela eta emaitza edozein izanda ere denek onartuko dutela.
29 JUIL. 2019
Loading...