Funosas: «Bakearen artisau bat atxilotzen duten aldiro, hamarnaka berri sortuko dira»
Bake Bidea ekimeneko bozeramale Anaiz Funosasen ustez «bake prozesuak ausardia eta kuraia politikoa eskatzen du eta atxiloturiko bost herritarrek hori erakutsi digute». «ETAk herritarrengan delegatu du bere armagabetzea» nabarmendu du Funosasek eta gaineratu du, orain herritarren esku dagoela prozesua, «sekula ez gehiago Estatuen esku». Atxiloketek herritarrengan sorrarazi dezaketen beldurraz edo kezkaz galdetuta, Funosasek argi du: «bakearen artisau bat atxilotzen duten aldiro, hamarnaka berri sortuko dira».
19 DéC. 2016
Loading...