txillardegi
Gizonak eta eskuindarrak nagusi ‘Txillardegi’-k tarterik ez duen Donostiako kale izendegian

Hiru urte bete dira Jose Luis Alvarez Enparantza ‘Txillardegi’ zendu zenetik eta bere heriotzaren urteurrenaren harira omenaldia egingo diote Donostian. Larunbatean izango da, goizeko 11:00etan Lasala plazan. Horren harira elkarrizketatu dute Info7 irratian Josu Tellabide etnologo antiguatarra. Donostiako oposizioaren erabakiz, Txillardegik merezi duen errekonozimendurik gabe segitzen duela salatu du Tellabidek eta Donostiako kale izendegian gizonek eta eskuindarrek dutela nagusitasuna.

15 JAN. 2015
Loading...