Mixel Oronoz: «Ratzingerrek bere ideologiakoak ez ziren teologoak kanporatu, baztertu eta zigortu ditu»
[INFO7 IRRATIA] Aita Santuak karguari uko egin ostean Mixel Oronoz (1935-Baigorri) elkarrizketatu dugu gaurkoan. Arrakasta itzela izan duen ‘Enfin don Aillet vint’ liburua kaleratu berri du. Bertan, Baionako gotzaina, Marc Aillet, gogor kritikatzen du Oronozek eta eskuin-muturrekoa eta integrista dela dio. Gaurkoan bere liburu berriaz eta Benedicto VXI.ak eman duen dimisioaz galdetu diogu eta «Ratzingerrek bere ideologiakoak ez ziren teologoak kanporatu, baztertu eta zigortu zituela» esan digu.
12 FéV. 2013
Loading...