20 urte 'Egin'-en itxieratik
1998ko uztailaren 15ean 200 polizia espainiarrek 'Egin' eta 'Egin irratia' itxi zituzten. Baltasar Garzon epaileak agindu zuen operazioa eta orduko Espainiako presidenteak, Jose Maria Aznarrek, egin zuen bere: «ez ginela ausartuko uste al zuten?». 1977an abiatutako proiektua kolpez itxi zuten, espetxe zigor gogorrak bete dituzte bertako langile eta ordezkariek, ondarea galdu da eta zauria ez da itxi, hari egotzitako zorra GARAri pasa diote eta 4,7 milioi euroko zorraren zamapean jardun du honek azken 15 urtetan. (FOKU)
14 JUIL. 2018