Itsas denboraleak irudi ikusgarriak utzi ditu kostaldean
Alerta laranja ezarrita dago euskal kostaldean itsas denboralearen eraginez. Hamar metro arteko olatuak izan dira zenbait tokitan. Donostian, esaterako, Parte Zaharreraino sartu zen ura. Plentzian, Zarautzen, Biarritzen... irudi ikusgarriak ikusi dira. Belharra olatu erraldoia ere agertu da Lapurdiko kostaldean, surflarien gozamenerako.
07 JAN. 2014