![Txabi Etxebarrieta (Bilbo 1944). Erreferentzia handiko militantea, ETAren V. asanblea gidatu zuen (1966-67). Guardia Zibilak hil zuen lehen ETAko kidea izan zen, Benta Haundin (Tolosa), 1968ko ekainaren 7an. Txabi Etxebarrieta (Bilbo 1944). Erreferentzia handiko militantea, ETAren V. asanblea gidatu zuen (1966-67). Guardia Zibilak hil zuen lehen ETAko kidea izan zen, Benta Haundin (Tolosa), 1968ko ekainaren 7an.](/media/asset_publics/resources/000/494/240/media_highlight/02-txabi-etxebarrieta.png)
Txabi Etxebarrieta (Bilbo 1944). Erreferentzia handiko militantea, ETAren V. asanblea gidatu zuen (1966-67). Guardia Zibilak hil zuen lehen ETAko kidea izan zen, Benta Haundin (Tolosa), 1968ko ekainaren 7an.
![Meliton Manzanas, Espainiako Poliziaren Brigada Politiko-Sozialeko buru eta torturatzaile ezagunaren hileta Irunen, 1968ko abuztuan. ETAk aurrez diseinatutako ekintza armatu batean hildako lehenengoa izan zen. La Gaceta del Norte Funtsa Meliton Manzanas, Espainiako Poliziaren Brigada Politiko-Sozialeko buru eta torturatzaile ezagunaren hileta Irunen, 1968ko abuztuan. ETAk aurrez diseinatutako ekintza armatu batean hildako lehenengoa izan zen. La Gaceta del Norte Funtsa](/media/asset_publics/resources/000/494/241/media_highlight/03-Meliton-manzanas-hileta-irun-1968-gacetanorte.png)
Meliton Manzanas, Espainiako Poliziaren Brigada Politiko-Sozialeko buru eta torturatzaile ezagunaren hileta Irunen, 1968ko abuztuan. ETAk aurrez diseinatutako ekintza armatu batean hildako lehenengoa izan zen. La Gaceta del Norte Funtsa
![ETAko militanteak entrenamendu lanetan basoan, 70. hamarkadan. ETAko militanteak entrenamendu lanetan basoan, 70. hamarkadan.](/media/asset_publics/resources/000/494/242/media_highlight/05-ETA-militanteak.png)
ETAko militanteak entrenamendu lanetan basoan, 70eko hamarkadan.
![Burgosko Prozesuko hainbat auzipetu bertako espetxean. Ezkerretik eskuinera, Jone Dorronsoro, Arantza Arruti, Itziar Aizpurua eta Mertxe Garcia (auzi honetatik kanpo). (Itziar Aizpurua Funtsa) Burgosko Prozesuko hainbat auzipetu bertako espetxean. Ezkerretik eskuinera, Jone Dorronsoro, Arantza Arruti, Itziar Aizpurua eta Mertxe Garcia (auzi honetatik kanpo). (Itziar Aizpurua Funtsa)](/media/asset_publics/resources/000/494/243/media_highlight/06-Burgosko-prozesua-3-espetxean.png)
Burgosko Prozesuko hainbat auzipetu bertako espetxean. Ezkerretik eskuinera, Jone Dorronsoro, Arantza Arruti, Itziar Aizpurua eta Mertxe Garcia (auzi honetatik kanpo). (Itziar Aizpurua Funtsa)
![ETAko presoen asanblea Burgosko espetxeko patioan, Burgosko Prozesuaren ataritan, 1970ean. Mikel Etxeberria Funtsa ETAko presoen asanblea Burgosko espetxeko patioan, Burgosko Prozesuaren ataritan, 1970ean. Mikel Etxeberria Funtsa](/media/asset_publics/resources/000/494/244/media_highlight/07-Burgosko-prozesua-espetxean-asanblea-1970.png)
ETAko presoen asanblea Burgosko espetxeko patioan, Burgosko Prozesuaren ataritan, 1970ean. Mikel Etxeberria Funtsa
![Burgosko Prozesuaren aurkako manifestazioa Baionan, 1970eko abenduaren 30ean. (Keystone Funtsa) Burgosko Prozesuaren aurkako manifestazioa Baionan, 1970eko abenduaren 30ean. (Keystone Funtsa)](/media/asset_publics/resources/000/494/245/media_highlight/09-Burgosko-prozesuaren-aurkako-manifestazioa-baiona-1970-12-30.png)
Burgosko Prozesuaren aurkako manifestazioa Baionan, 1970eko abenduaren 30ean. (Keystone Funtsa)
![Jose Luis Arrieta, Azkoiti, eta Eustakio Mendizabal, Txikia, 1971n Baionan errefuxiatuek egin zuten gose greban. Jose Luis Arrieta, Azkoiti, eta Eustakio Mendizabal, Txikia, 1971n Baionan errefuxiatuek egin zuten gose greban.](/media/asset_publics/resources/000/494/295/media_highlight/joseluis-arrieta-azkoiti-eta-eustakio-mendizabal-txikia-1971-baiona.png)
Jose Luis Arrieta, Azkoiti, eta Eustakio Mendizabal, Txikia, 1971n Baionan errefuxiatuek egin zuten gose greban.
![Sanjurjo general golpistaren monumentuaren aurkako ekintza Iruñean, 1972an. ETAk frankismoaren sinboloen aurkako hainbat ekintza egin zituen garai hartan. La Gaceta del Norte Funtsa Sanjurjo general golpistaren monumentuaren aurkako ekintza Iruñean, 1972an. ETAk frankismoaren sinboloen aurkako hainbat ekintza egin zituen garai hartan. La Gaceta del Norte Funtsa](/media/asset_publics/resources/000/494/246/media_highlight/11-Sanjurjoren-monumentuaren-aurkako-atentatua-1972.png)
Sanjurjo general golpistaren monumentuaren aurkako ekintza Iruñean, 1972an. ETAk frankismoaren sinboloen aurkako hainbat ekintza egin zituen garai hartan. La Gaceta del Norte Funtsa
![ETAko militanteak entrenamendu lanetan basoan, 70. hamarkadan. ETAko militanteak entrenamendu lanetan basoan, 70. hamarkadan.](/media/asset_publics/resources/000/494/247/media_highlight/13-Entrenamentua-basoan-70.png)
ETAko militanteak entrenamendu lanetan basoan, 70eko hamarkadan.
![Felipe Huarte industrial nafarraren bahiketa 1976ko urtarrilean. Hamar egun beranduago utzi zuten aske. Felipe Huarte industrial nafarraren bahiketa 1976ko urtarrilean. Hamar egun beranduago utzi zuten aske.](/media/asset_publics/resources/000/494/248/media_highlight/14-Felipe-huarte-bahiketan-1973.png)
Felipe Huarte industrial nafarraren bahiketa 1976ko urtarrilean. Hamar egun beranduago utzi zuten aske.
![Militanteen prestakuntza militarra Ipar Euskal Herrian, 70. hamarkadan. Txalaparta argitaletxea Militanteen prestakuntza militarra Ipar Euskal Herrian, 70. hamarkadan. Txalaparta argitaletxea](/media/asset_publics/resources/000/494/249/media_highlight/15-Bidarten-entrenamendua.png)
Militanteen prestakuntza militarra Ipar Euskal Herrian, 70eko hamarkadan. Txalaparta argitaletxea
![Carrero Blanco almirantearen aurkako atentatua 1973ko abenduaren 20an Madrilen. Espainiako gobernuko presidentea zen eta Francoren ondorengoa izango zela iragarria zuten. Espainiako Gobernua Carrero Blanco almirantearen aurkako atentatua 1973ko abenduaren 20an Madrilen. Espainiako gobernuko presidentea zen eta Francoren ondorengoa izango zela iragarria zuten. Espainiako Gobernua](/media/asset_publics/resources/000/494/250/media_highlight/17-Carrero-Blanco-1973-12-20.png)
Carrero Blanco almirantearen aurkako atentatua 1973ko abenduaren 20an Madrilen. Espainiako gobernuko presidentea zen eta Francoren ondorengoa izango zela iragarria zuten. Espainiako Gobernua
![Ekintza osteko prentsaurrekoa Bordelen. Egileak eurak direla esanez agertu ziren ETAko ordezkariak, polizia nahastea zuten helburu, komandoak Espainiako Estatuan jarraitzen baizuen. (AFP) Ekintza osteko prentsaurrekoa Bordelen. Egileak eurak direla esanez agertu ziren ETAko ordezkariak, polizia nahastea zuten helburu, komandoak Espainiako Estatuan jarraitzen baizuen. (AFP)](/media/asset_publics/resources/000/494/251/media_highlight/18-RUP-carrero-blanco.png)
Ekintza osteko prentsaurrekoa Bordelen. Egileak eurak direla esanez agertu ziren ETAko ordezkariak, polizia nahastea zuten helburu, komandoak Espainiako Estatuan jarraitzen baizuen. (AFP)
![ETAko militanteak entrenamendu lanetan basoan, 70. hamarkadan. ETAko militanteak entrenamendu lanetan basoan, 70. hamarkadan.](/media/asset_publics/resources/000/494/252/media_highlight/19-entrenamentua-basoan-70.png)
ETAko militanteak entrenamendu lanetan basoan, 70eko hamarkadan.
![Jon Paredes Manot “Txiki”-ren hilotza. 1975Eko irailaren 27an fusilatu zuten Angel Otaegi eta FRAPeko beste hiru kiderekin batera. (Marc Palmes Funtsa) Jon Paredes Manot “Txiki”-ren hilotza. 1975Eko irailaren 27an fusilatu zuten Angel Otaegi eta FRAPeko beste hiru kiderekin batera. (Marc Palmes Funtsa)](/media/asset_publics/resources/000/494/253/media_highlight/20-Txiki-iraila-1975.png)
Jon Paredes Manot “Txiki”-ren hilotza. 1975Eko irailaren 27an fusilatu zuten Angel Otaegi eta FRAPeko beste hiru kiderekin batera. (Marc Palmes Funtsa)
![Hainbat militante Yeu-ko irlan konfinatu zituztenekoa, 1976. Bertan dira Jose Miguel Beñaran, Joxe Martin Sagardia eta Tomas Perez Revilla; ondoren hainbat atentatu parapolizialetan hil zirenak. Hainbat militante Yeu-ko irlan konfinatu zituztenekoa, 1976. Bertan dira Jose Miguel Beñaran, Joxe Martin Sagardia eta Tomas Perez Revilla; ondoren hainbat atentatu parapolizialetan hil zirenak.](/media/asset_publics/resources/000/494/254/media_highlight/21-Yeu-1976.png)
Hainbat militante Yeu-ko irlan konfinatu zituztenekoa, 1976. Bertan dira Jose Miguel Beñaran, Joxe Martin Sagardia eta Tomas Perez Revilla; ondoren hainbat atentatu parapolizialetan hil zirenak.
![Telesforo Monzonen bisita Yeu-ko irlan ziren errefuxiatuei. Telesforo Monzonen bisita Yeu-ko irlan ziren errefuxiatuei.](/media/asset_publics/resources/000/494/255/media_highlight/21b-yeu-irla-1967.png)
Telesforo Monzonen bisita Yeu-ko irlan ziren errefuxiatuei.
![Segoviako katzelatik ihesa, 1976ko apirilean. Irudian, Carmelo Garitaonaindia atxilotua izan ondoren. (Retegui y Zubieta funtsa) Segoviako katzelatik ihesa, 1976ko apirilean. Irudian, Carmelo Garitaonaindia atxilotua izan ondoren. (Retegui y Zubieta funtsa)](/media/asset_publics/resources/000/494/256/media_highlight/22-_Segoviako-ihesa-garitaonaindia-1976ko-apirila.png)
Segoviako katzelatik ihesa, 1976ko apirilean. Irudian, Carmelo Garitaonaindia atxilotua izan ondoren. (Retegui y Zubieta funtsa)
![Angel Berazadiren bahiketa, ETA pm-ren eskutik 1976an. Bahitutako lehen hildakoa izan zen. Angel Berazadiren bahiketa, ETA pm-ren eskutik 1976an. Bahitutako lehen hildakoa izan zen.](/media/asset_publics/resources/000/494/257/media_highlight/23-Angel-Berazadi-ETA-pm_-lehen_bahitu_hildakoa-1976.png)
Angel Berazadiren bahiketa, ETA pm-ren eskutik 1976an. Bahitutako lehen hildakoa izan zen.
![Bruselasera deportatutako militante taldea 1977an. Ezkerretik eskuinera Xavier Larena, Jokin Gorostidi, Jose Maria Dorronsoro, Eduardo Uriarte eta Mario Onaindia. (AP) Bruselasera deportatutako militante taldea 1977an. Ezkerretik eskuinera Xavier Larena, Jokin Gorostidi, Jose Maria Dorronsoro, Eduardo Uriarte eta Mario Onaindia. (AP)](/media/asset_publics/resources/000/494/258/media_highlight/24-Deportatuak-bruselan-1977-Xavier-Larena-Jokin-Gorostidi--Jose_-Mari_a-Dorronsoro-Eduardo-Uriarte--Mario-Onaindia-AP-.png)
Bruselasera deportatutako militante taldea 1977an. Ezkerretik eskuinera Xavier Larena, Jokin Gorostidi, Jose Maria Dorronsoro, Eduardo Uriarte eta Mario Onaindia. (AP)
![Espainiako Gobernuak Europako iparraldera kanporatu eta Euskal Herrira ezkutuan itzuli ziren ETAko hainbat presoren agerraldi publikoa Durangon, 1977ko uztailaren 21ean. J. Uriarte / Egin Funtsa Espainiako Gobernuak Europako iparraldera kanporatu eta Euskal Herrira ezkutuan itzuli ziren ETAko hainbat presoren agerraldi publikoa Durangon, 1977ko uztailaren 21ean. J. Uriarte / Egin Funtsa](/media/asset_publics/resources/000/494/259/media_highlight/25-Extran_ados-Durango-1977-Egin-2.png)
Espainiako Gobernuak Europako iparraldera kanporatu eta Euskal Herrira ezkutuan itzuli ziren ETAko hainbat presoren agerraldi publikoa Durangon, 1977ko uztailaren 21ean. J. Uriarte / Egin Funtsa
![<a href=”https://goo.gl/oG4MH2”>Amnistia Legea</a>: Fran Aldanondo Ondarru, garaiko azken preso politikoa, Martuteneko espetxetik aske irten zen unea, 1977ko abenduaren 9an. Javier Gallego / Egin Funtsa. <a href=”https://goo.gl/oG4MH2”>Amnistia Legea</a>: Fran Aldanondo Ondarru, garaiko azken preso politikoa, Martuteneko espetxetik aske irten zen unea, 1977ko abenduaren 9an. Javier Gallego / Egin Funtsa.](/media/asset_publics/resources/000/494/260/media_highlight/26-Amnistia-Ondarru-diciembre-1977-Foto-Gallego.png)
<a href=”https://goo.gl/oG4MH2”>Amnistia Legea</a>: Fran Aldanondo Ondarru, garaiko azken preso politikoa, Martuteneko espetxetik aske irten zen unea, 1977ko abenduaren 9an. Javier Gallego / Egin Funtsa.
![Jose Migel Beñaran “Argala”-ren segizioa bere sorterrian, Arrigorriagan. 1978ko abenduaren 21ean hil zen atentatu parapolizial baten ostean Angelun. Hilkutxa daramatenen artean, Alfonso Sastre antzerkigilea. Beñaran familia Funtsa Jose Migel Beñaran “Argala”-ren segizioa bere sorterrian, Arrigorriagan. 1978ko abenduaren 21ean hil zen atentatu parapolizial baten ostean Angelun. Hilkutxa daramatenen artean, Alfonso Sastre antzerkigilea. Beñaran familia Funtsa](/media/asset_publics/resources/000/494/261/media_highlight/29-Argala-comitiva-entierro-diciembre-1978.png)
Jose Migel Beñaran “Argala”-ren segizioa bere sorterrian, Arrigorriagan. 1978ko abenduaren 21ean hil zen atentatu parapolizial baten ostean Angelun. Hilkutxa daramatenen artean, Alfonso Sastre antzerkigilea. Beñaran familia Funtsa
![Hirugarren irudian espainiar poliziak tente, hilotza agurtzen. Sarbide guztiak itxi zituen Poliziak Arrigorriagan. Hirugarren irudian espainiar poliziak tente, hilotza agurtzen. Sarbide guztiak itxi zituen Poliziak Arrigorriagan.](/media/asset_publics/resources/000/494/262/media_highlight/30-Comitiva-fu_nebre-Argala-en-Arrigorriaga-en-diciembre-de-1978.png)
Hirugarren irudian espainiar poliziak tente, hilotza agurtzen. Sarbide guztiak itxi zituen Poliziak Arrigorriagan.
![1980an hil zuten Joxe Martin Sagardia 'Usurbil' Biarritzen. Irudian bere hilketa salatzeko manifestazioa. 1980an hil zuten Joxe Martin Sagardia 'Usurbil' Biarritzen. Irudian bere hilketa salatzeko manifestazioa.](/media/asset_publics/resources/000/494/263/media_highlight/30b-joxemartin-sagardia-1980-irunea.png)
1980an hil zuten Joxe Martin Sagardia 'Usurbil' Biarritzen. Irudian bere hilketa salatzeko manifestazioa.
![31.- «Oso latza izan da». Gaurdaino iritsi dira Joxe Arregik Poliziaren eskutatik pasa ostean esandako lau hitzak. 1981eko otsailaren 16an hil zen tortura haien eraginez. Irudian Zizkurkilgo gaubeila. (Javier Gallego / Egin) 31.- «Oso latza izan da». Gaurdaino iritsi dira Joxe Arregik Poliziaren eskutatik pasa ostean esandako lau hitzak. 1981eko otsailaren 16an hil zen tortura haien eraginez. Irudian Zizkurkilgo gaubeila. (Javier Gallego / Egin)](/media/asset_publics/resources/000/494/264/media_highlight/31-Velatorio-en-Zizurkil-de-Joxe-Arregi_-muerto-por-torturas.-16-de-febrero-de-1981-Foto-Javier-Gallego-Egin.png)
31.- «Oso latza izan da». Gaurdaino iritsi dira Joxe Arregik Poliziaren eskutatik pasa ostean esandako lau hitzak. 1981eko otsailaren 16an hil zen tortura haien eraginez. Irudian Zizkurkilgo gaubeila. (Javier Gallego / Egin)
![1982ko irailaren 30an iragarri zuen ETA pm-k bere desegitea. (La Gaceta del Norte Funtsa) 1982ko irailaren 30an iragarri zuen ETA pm-k bere desegitea. (La Gaceta del Norte Funtsa)](/media/asset_publics/resources/000/494/266/media_highlight/33-Disolucio_n-ETA-pm-30-de-setiembre-de-1982-Foto-Gaceta-Norte.png)
1982ko irailaren 30an iragarri zuen ETA pm-k bere desegitea. (La Gaceta del Norte Funtsa)
![«Torturarik ez amnistia bai. Joxe gogoan zaitugu» lelopean Bilbon egindako manifestazioa 1981eko otsailean, Joxe Arregiren heriotzaren ondoren, buruan ETAren aizkora eta sugea. La Gaceta del Norte Funtsa «Torturarik ez amnistia bai. Joxe gogoan zaitugu» lelopean Bilbon egindako manifestazioa 1981eko otsailean, Joxe Arregiren heriotzaren ondoren, buruan ETAren aizkora eta sugea. La Gaceta del Norte Funtsa](/media/asset_publics/resources/000/494/265/media_highlight/32-Manifestacio_n-por-muerte-de-Joxe-Arregi-en-Bilbo-el-16-02-1981-Foto-Gaceta-Norte.png)
«Torturarik ez amnistia bai. Joxe gogoan zaitugu» lelopean Bilbon egindako manifestazioa 1981eko otsailean, Joxe Arregiren heriotzaren ondoren, buruan ETAren aizkora eta sugea. La Gaceta del Norte Funtsa
![Hiru iheslari politiko 1983ko Korrikan, PSOEri eskakizun eta guzti: Lasa eta Zabala «familiakoei berehala bihurtzea». Bi hilabete lehenago desagertu ziren. Angel Gurmindo, ezkerrean eta atzean, bi hilabete beranduago hil zuen GALek tirokatua. Hiru iheslari politiko 1983ko Korrikan, PSOEri eskakizun eta guzti: Lasa eta Zabala «familiakoei berehala bihurtzea». Bi hilabete lehenago desagertu ziren. Angel Gurmindo, ezkerrean eta atzean, bi hilabete beranduago hil zuen GALek tirokatua.](/media/asset_publics/resources/000/494/267/media_highlight/33b-1983ko-korrika-lasa-zabala.png)
Hiru iheslari politiko 1983ko Korrikan, PSOEri eskakizun eta guzti: Lasa eta Zabala «familiakoei berehala bihurtzea». Bi hilabete lehenago desagertu ziren. Angel Gurmindo, ezkerrean eta atzean, bi hilabete beranduago hil zuen GALek tirokatua.
![1983, Yeseriaseko espetxean ziren euskal presoak. 1983, Yeseriaseko espetxean ziren euskal presoak.](/media/asset_publics/resources/000/494/268/media_highlight/34-Presas-vascas-en-Yeserias-1983.png)
1983, Yeseriaseko espetxean ziren euskal presoak.
![1983, Puerto de Santamarian ziren euskal presoak. 1983, Puerto de Santamarian ziren euskal presoak.](/media/asset_publics/resources/000/494/269/media_highlight/35-Presos-vascos-en-Puerto-Santamaria-en-1983.png)
1983, Puerto de Santamarian ziren euskal presoak.
![1986ko uztailaren 14an Madrilgo “Republica Dominicana” kalean ETAk ezarritako lehergailu baten ondorioz 12 guardia zibil hil ziren. Irudian hil-kapera. (La Gaceta del Norte Funtsa) 1986ko uztailaren 14an Madrilgo “Republica Dominicana” kalean ETAk ezarritako lehergailu baten ondorioz 12 guardia zibil hil ziren. Irudian hil-kapera. (La Gaceta del Norte Funtsa)](/media/asset_publics/resources/000/494/270/media_highlight/37-Capilla-ardiente-Madrid-por-atentado-Republica-Dominicana-14-julio-1986-Archivo-Gaceta-Norte.png)
1986ko uztailaren 14an Madrilgo “Republica Dominicana” kalean ETAk ezarritako lehergailu baten ondorioz 12 guardia zibil hil ziren. Irudian hil-kapera. (La Gaceta del Norte Funtsa)
![Txomin Iturbe Aljerian hil baino urtebete lehenago. (Luis Nuñez) Txomin Iturbe Aljerian hil baino urtebete lehenago. (Luis Nuñez)](/media/asset_publics/resources/000/494/271/media_highlight/38-Txomin-Iturbe-en-Argelia-1986-Foto-Luis-Nun_ez.png)
Txomin Iturbe Aljerian hil baino urtebete lehenago. Bertaratu orduko Aljerko elkarrizketak prestatzen hasi ziren. (Luis Nuñez)
![Txomin Iturberen hilotzaren harrera bere sorterrian, Arrasaten, 1987ko martxoaren 8an. Omenaldi jendetsua jaso zuen Aljerian istripuz hil ostean. Erakundeko lider karismatikoenetakoa izan zen Iturbe. Javier Gallego / Egin Funtsa Txomin Iturberen hilotzaren harrera bere sorterrian, Arrasaten, 1987ko martxoaren 8an. Omenaldi jendetsua jaso zuen Aljerian istripuz hil ostean. Erakundeko lider karismatikoenetakoa izan zen Iturbe. Javier Gallego / Egin Funtsa](/media/asset_publics/resources/000/494/272/media_highlight/39-Homenaje-a-Txomin-en-Arrasate-Febrero-1987.png)
Txomin Iturberen hilotzaren harrera bere sorterrian, Arrasaten, 1987ko martxoaren 8an. Omenaldi jendetsua jaso zuen Aljerian istripuz hil ostean. Erakundeko lider karismatikoenetakoa izan zen Iturbe. Javier Gallego / Egin Funtsa
![ETAren atentatua Bartzelonako Hipercor merkatal gunean 1987ko ekainaren 19an. Erakundeak hainbat abisu eman arren, gunea ez zuten hustu eta bonba auto baten leherketak 21 hildako eta 45 zauritu eragin zituen. ETAren atentatua Bartzelonako Hipercor merkatal gunean 1987ko ekainaren 19an. Erakundeak hainbat abisu eman arren, gunea ez zuten hustu eta bonba auto baten leherketak 21 hildako eta 45 zauritu eragin zituen.](/media/asset_publics/resources/000/494/277/media_highlight/40-Atentado-Hipercor-19-del-6-de-1987-Archivo-El-Periodico.png)
ETAren atentatua Bartzelonako Hipercor merkatal gunean 1987ko ekainaren 19an. Erakundeak hainbat abisu eman arren, gunea ez zuten hustu eta bonba auto baten leherketak 21 hildako eta 45 zauritu eragin zituen.
![1989ko HBren Aberri Eguna Iruñean. Aljerreko elkarrizketak puri-purian zeuden, albisteak espero ziren. Bigarren fasea hasi zen gutxira. (Karlos Corbella) 1989ko HBren Aberri Eguna Iruñean. Aljerreko elkarrizketak puri-purian zeuden, albisteak espero ziren. Bigarren fasea hasi zen gutxira. (Karlos Corbella)](/media/asset_publics/resources/000/494/298/media_highlight/Aberri-eguna-1989.png)
1989ko HBren Aberri Eguna Iruñean. Aljerreko elkarrizketak puri-purian zeuden, albisteak espero ziren. Bigarren fasea hasi zen gutxira. (Karlos Corbella)
![Eugenio Etxebestek gidatu zituen ETAren aldetik Aljerreko elkarrizketak. Irudian haiek porrot egin ostean Dominikar Errepublikan, bertara deportatu zuten. (Egin funtsa) Eugenio Etxebestek gidatu zituen ETAren aldetik Aljerreko elkarrizketak. Irudian haiek porrot egin ostean Dominikar Errepublikan, bertara deportatu zuten. (Egin funtsa)](/media/asset_publics/resources/000/494/299/media_highlight/Antxon.png)
Eugenio Etxebestek gidatu zituen ETAren aldetik Aljerreko elkarrizketak. Irudian haiek porrot egin ostean Dominikar Errepublikan, bertara deportatu zuten. (Egin funtsa)
![Belen Gonzalez Dominikar Errepublikan, ETAko militante eta ordezkaria Espainiako Gobernuarekin 1989 eta 1999an egindako negoziaketetan Belen Gonzalez Dominikar Errepublikan, ETAko militante eta ordezkaria Espainiako Gobernuarekin 1989 eta 1999an egindako negoziaketetan](/media/asset_publics/resources/000/494/281/media_highlight/43-Belen-Gonza_lez-en-la-Republica-Dominicana.png)
Belen Gonzalez Dominikar Errepublikan, ETAko militante eta ordezkaria Espainiako Gobernuarekin 1989 eta 1999an egindako negoziaketetan
![ETAren entrenamenduetako bat basoan, 90. hamarkadaren hasieran. ETAren entrenamenduetako bat basoan, 90. hamarkadaren hasieran.](/media/asset_publics/resources/000/494/278/media_highlight/41-Entrenamiento-en-el-bosque.-Comienzo-de_cada-90-1.png)
ETAren entrenamenduetako bat basoan, 90eko hamarkadaren hasieran.
![ETA eta IK erakundeetako ikurrak lehen aldiz elkarrekin 1995ean Donibane Lohizunen. Bob EDME ETA eta IK erakundeetako ikurrak lehen aldiz elkarrekin 1995ean Donibane Lohizunen. Bob EDME](/media/asset_publics/resources/000/494/294/media_highlight/43b-ik-eta-donibane-lohizune-1995.png)
ETA eta IK erakundeetako ikurrak lehen aldiz elkarrekin 1995ean Donibane Lohizunen. Bob EDME
![Jose Maria Aznar PPko presidentearen aurkako atentatua Madrilen, 1995eko apirilaren 19an. Gerora Gobernuko presidente izango zenak zauri arinak izan zituen, bere ibilgailuaren blindatzeari esker. Jose Maria Aznar PPko presidentearen aurkako atentatua Madrilen, 1995eko apirilaren 19an. Gerora Gobernuko presidente izango zenak zauri arinak izan zituen, bere ibilgailuaren blindatzeari esker.](/media/asset_publics/resources/000/494/279/media_highlight/45-Atentado-Aznar-19-del-4-de-1995.png)
Jose Maria Aznar PPko presidentearen aurkako atentatua Madrilen, 1995eko apirilaren 19an. Gerora Gobernuko presidente izango zenak zauri arinak izan zituen, bere ibilgailuaren blindatzeari esker.
![1998an Lizarra-Garazi prozesuan abian jarrita BBC katean elkarrizketa egin zieten ETAko bi ordezkariri. 1998an Lizarra-Garazi prozesuan abian jarrita BBC katean elkarrizketa egin zieten ETAko bi ordezkariri.](/media/asset_publics/resources/000/494/280/media_highlight/47-Entrevista-ofrecida-a-la-BBC-en-1998-Lizarra-Garazi.png)
1998an Lizarra-Garazi prozesuan abian jarrita BBC katean elkarrizketa egin zieten ETAko bi ordezkariri.
![2000ko urtarrilean, su-etena bertan behera utzi eta gutxira Espainiako teniente koronel bat, Pedro Antonio Blanco, hil zuen ETAk Madrilen. (AFP) 2000ko urtarrilean, su-etena bertan behera utzi eta gutxira Espainiako teniente koronel bat, Pedro Antonio Blanco, hil zuen ETAk Madrilen. (AFP)](/media/asset_publics/resources/000/494/282/media_highlight/48-Atentado-contra-teniente-coronel-en-Madrid-en-2000.png)
2000ko urtarrilean, su-etena bertan behera utzi eta gutxira Espainiako teniente koronel bat, Pedro Antonio Blanco, hil zuen ETAk Madrilen. (AFP)
![2006ko Gudari Egunaren bueltan ETAko hiru militante aurpegia estalita eta armak eskuan agertu ziren Aritxulegin elkartu ziren herritarren aurrean. Andoni Canellada / Foku 2006ko Gudari Egunaren bueltan ETAko hiru militante aurpegia estalita eta armak eskuan agertu ziren Aritxulegin elkartu ziren herritarren aurrean. Andoni Canellada / Foku](/media/asset_publics/resources/000/494/283/media_highlight/50-Militantes-ETA-en-Aritxulegi-el-23-del-9-del-2006-1.png)
2006ko Gudari Egunaren bueltan ETAko hiru militante aurpegia estalita eta armak eskuan agertu ziren Aritxulegin elkartu ziren herritarren aurrean. Andoni Canellada / Foku
![2006ko abenduan egin zuen ETAk Madrilgo Barajas aireportuko T4 terminalean atentatua. (Javier Soriano / AFP) 2006ko abenduan egin zuen ETAk Madrilgo Barajas aireportuko T4 terminalean atentatua. (Javier Soriano / AFP)](/media/asset_publics/resources/000/494/284/media_highlight/51-Atentado-contra-terminal-T4-en-Barajas-Diciembre-de-2006.png)
2006ko abenduan egin zuen ETAk Madrilgo Barajas aireportuko T4 terminalean atentatua. (Javier Soriano / AFP)
![Guardia Zibilaren aurkako hainbat ekintza egin zituen ETAk hurrengo hilabeteetan ere. Irudian 2008ko maiatzean Legutioko kuartelaren aurka egindako atentatua. (Raul Bogajo / Foku) Guardia Zibilaren aurkako hainbat ekintza egin zituen ETAk hurrengo hilabeteetan ere. Irudian 2008ko maiatzean Legutioko kuartelaren aurka egindako atentatua. (Raul Bogajo / Foku)](/media/asset_publics/resources/000/494/285/media_highlight/53-Atentado-contra-cuartel-de-GC-en-Legutio-en-mayo-de-2008-1.png)
Guardia Zibilaren aurkako hainbat ekintza egin zituen ETAk hurrengo hilabeteetan ere. Irudian 2008ko maiatzean Legutioko kuartelaren aurka egindako atentatua. (Raul Bogajo / Foku)
![<a href=”https://goo.gl/gBn1oK”>Jon Anza</a>ren hileta 2010ean Ziburun <a href=”https://goo.gl/gBn1oK”>Jon Anza</a>ren hileta 2010ean Ziburun](/media/asset_publics/resources/000/494/286/media_highlight/55-Entierro-de-Jon-Anza-en-Ziburu-2010.png)
<a href=”https://goo.gl/gBn1oK”>Jon Anza</a>ren hileta 2010ean Ziburun
![Eragile politiko eta sozialetan lanean ari ziren hamar pertsonek ETAn sartzeko erabakia iragarri zuten publikoki 2008ko abenduan. Irudian, horietako lau, aurpegi bistan, prentsari arrazoien berri emanez. Gara Funtsa Eragile politiko eta sozialetan lanean ari ziren hamar pertsonek ETAn sartzeko erabakia iragarri zuten publikoki 2008ko abenduan. Irudian, horietako lau, aurpegi bistan, prentsari arrazoien berri emanez. Gara Funtsa](/media/asset_publics/resources/000/494/287/media_highlight/56-Incorporacio_n-a-ETA-de-diez-ciudadanos-Diciembre-2008.png)
Eragile politiko eta sozialetan lanean ari ziren hamar pertsonek ETAn sartzeko erabakia iragarri zuten publikoki 2008ko abenduan. Irudian, horietako lau, aurpegi bistan, prentsari arrazoien berri emanez. Gara Funtsa
![ETAren 2011ko urriaren 20ko adierazpena, borroka armatuaren amaiera iragarri zuenekoa. ETAren 2011ko urriaren 20ko adierazpena, borroka armatuaren amaiera iragarri zuenekoa.](/media/asset_publics/resources/000/494/288/media_highlight/57-Anuncio-del-fin-de-la-lucha-armada-el-20-de-octubre-de-2011-1.png)
ETAren 2011ko urriaren 20ko adierazpena, borroka armatuaren amaiera iragarri zuenekoa.
![Noruegak babestutako ETAren bi ordezkari Espainiako Gobernuarekin harremana hasteko zain. 2011ko azaroan, elkarrizketa eskaini zioten GARAri. Solaskideak David Pla (ezk.) eta Josu Urrutikoetxea ziren. Gara Funtsa Noruegak babestutako ETAren bi ordezkari Espainiako Gobernuarekin harremana hasteko zain. 2011ko azaroan, elkarrizketa eskaini zioten GARAri. Solaskideak David Pla (ezk.) eta Josu Urrutikoetxea ziren. Gara Funtsa](/media/asset_publics/resources/000/494/289/media_highlight/59-Entrevista-con-ETA-en-Oslo-Noviembre-2011.png)
Noruegak babestutako ETAren bi ordezkari Espainiako Gobernuarekin harremana hasteko zain. 2011ko azaroan, elkarrizketa eskaini zioten GARAri. Solaskideak David Pla (ezk.) eta Josu Urrutikoetxea ziren. Gara Funtsa
![Ehun bat preso ohik Durangon 2014ko urtarrilaren 4an egindako agerraldia «irekitako eskenatoki politiko berriarekin konpromiso erabatekoa» adierazteko. Marisol Ramirez / Foku Ehun bat preso ohik Durangon 2014ko urtarrilaren 4an egindako agerraldia «irekitako eskenatoki politiko berriarekin konpromiso erabatekoa» adierazteko. Marisol Ramirez / Foku](/media/asset_publics/resources/000/494/290/media_highlight/60-Expresos-respaldan-proceso-enero-2014.png)
Ehun bat preso ohik Durangon 2014ko urtarrilaren 4an egindako agerraldia «irekitako eskenatoki politiko berriarekin konpromiso erabatekoa» adierazteko. Marisol Ramirez / Foku
![ETAko bi ordezkari Nazioarteko Egiaztatze Batzordeko (IVC) Ram Manikkalingam eta Ronnie Kasrils kideekin 2014ko otsailean, ETAren armen inbentario eta zigilatze prozesuko lehen ekimenean. Gara Funtsa ETAko bi ordezkari Nazioarteko Egiaztatze Batzordeko (IVC) Ram Manikkalingam eta Ronnie Kasrils kideekin 2014ko otsailean, ETAren armen inbentario eta zigilatze prozesuko lehen ekimenean. Gara Funtsa](/media/asset_publics/resources/000/494/291/media_highlight/62-Inventario-y-sellado-armas-ante-CIV-el-21-de-febrero-de-2014.png)
ETAko bi ordezkari Nazioarteko Egiaztatze Batzordeko (IVC) Ram Manikkalingam eta Ronnie Kasrils kideekin 2014ko otsailean, ETAren armen inbentario eta zigilatze prozesuko lehen ekimenean. Gara Funtsa
![Bakearen artisauen talde bat Audaux eta Castetbon arteko zuloa babesten 2017ko apirilaren 8an amaitu zen ETAren armagabetze prozesuan. Bake Artisauak Funtsa Bakearen artisauen talde bat Audaux eta Castetbon arteko zuloa babesten 2017ko apirilaren 8an amaitu zen ETAren armagabetze prozesuan. Bake Artisauak Funtsa](/media/asset_publics/resources/000/494/292/media_highlight/63-Artesanos-de-la-paz-en-zulo-entre-Audaux-y-Castetbon-copia-el-8-de-abril-de-2017.png)
Bakearen artisauen talde bat Audaux eta Castetbon arteko zuloa babesten 2017ko apirilaren 8an amaitu zen ETAren armagabetze prozesuan. Bake Artisauak Funtsa
ETA: Sei hamarkada iruditan
Hirurogei urteko bidearen amaiera da ETAk iragarri duena, ikasle talde txiki baten lehen hastapenetik, borroka armatuaren pausora eta amaierara sei hamarkadetan egindako ibilbidea laburtu dugu iruditan.
03 MAI 2018