Etxepare lizeoaren aldeko ekimena Atalanten
"Rencontres sur les Docks" festibalaren karietara, gaualdi berezi bat antolatu zuten martxoaren 9an Baionako Atalanten. Bego Zubia Gallastegiren "Sagardoa Bidegile" dokumentala eskaini ondoren, Bernat Etxepareren aldeko ekimena antolatu zuten. Sagarrondoen kanpaina aurkeztu eta bertsoek giroa alaitu zuten. Jean-René Etchegaray Baionako auzapeza ekimenera hurbildu zen. Argazkiak: Isabelle Miquelestorena
10 MAR. 2017