Fernandez Iradi eta gaixo dauden presoen alde
Bagoazek antolaturik, 2.200 pertsonek Ibon Fernandez Iradi eta gaixorik dauden euskal presoen askatasuna aldarrikatu zuten azaroaren 19an Baionan. Estatu frantsesa eta espainiarrari bake prozesuaren alde engaiatzea eskatu zieten parte hartzaileek. Ipar Euskal Herriko hainbat eragile politiko hurbildu ziren Bagoazek antolatu ekimenera. Hala nola, Colette Capdevielle eta Sylviane Alaux diputatu sozialistak eta Jean-René Etchegaray Baionako auzapeza. Argazkiak: Bob EDME.
21 NOV. 2016