Giza katearen lehen kilometroen zirrara bildu du Donostiak
Ibilbide luzea zuen giza kateak. Donostiatik abiatu eta Gasteizeraino joateko erronka. Eta erronka horren garrantzia ederki islatu da gipuzkoar hiriburuan gauzatu diren lehen metroetan. Jendetza bildu da Kontxako hondartza inguruan erabakitzeko nahia azaleratuz. Bertan izan da, besteak beste, Gabriel Rufian ERCko parlamentaria ere.
10 JUIN 2018