‘Irribarra’, Ibarrako Kilometroetako lema eta motorea
‘Irribarra’ lemarekin, irribarrearen aldarrikapena egin nahi izan du Ibarrak. Uzturpe ikastolari dagokio aurtengo Kilometroak jaien edizioa ospatzea eta horretan ari dira urriko lehen igande honetan. Goizetik ehunka lagun bildu dira eta, eguraldia, lagun, orduek aurrera egin ahala geroz eta jende gehiago gerturatu da ikastolen festara. Lau gunetan zabaldu dute programa oparoa, bakoitzean adin guztietarako ekintzak daudelarik.
02 OCT. 2022