Maskarada Barkoxen
Ikusgarria izan da maskaradaren emanaldia Barkoxen, Pierre Topet ‘Etxahun’ koblakari mitikoaren herrian. Goizeko hamarretan barrikadekin hartu dituzte herritarrek maskaradako buhameak, xorroxak eta enparauak. Eguerdian bazkaldu egin dute eta arratsaldeko lehen orduan hasi da ikuskizuna herriko plazan berrehun bat lagunen aurrean. Oso gazteak izan dira aurtengo joko egileak, eta horietarik asko neskak, gehiengoa dantzarien artean. Bitxikeria bat: xorrotx nagusia -Jean Michel Ondarzuhu- eta xorrotx mutila -Cedric Elgoien- osaba ilobak dira. Hauen guztien dantzak, jauziak, kantuak eta bihurrikeriak nagusitu dira Zuberoako ekialdeko mugako herrian, ikusleen gozamenerako.
05 AVR. 2015