Ongietorria Ortzaizen
Uztailaren 11ako gauean epailearen aitzinean pasatu ondotik, baldintzapeko askatasuna agindu zien Grazi Etxebehere, Teresa Lekumberri eta Jef Mateori. Biharamunean, ehunka herritarrek ongietorria egin diete Ortzaizeko plazan. Hiruek aho batez, konponbidearen aldarrikapena exijitu dute eta heldu den uztailaren 18an Donibane Garazin iraganen den manifestazioan parte hartzeko deia luzatu dute. ©Isabelle Miquelestorena.
13 JUIL. 2015