Turistaz beteriko herria
Osasun krisiaren erdian egonik ere, Ipar Euskal Herria turistaz beterik da uda sasoi honetan. Bereziki frantziar Estaturik heldu dira aurten, beste herrialdeetako bidaiarien kopurua nabarmen apaldu baita. Uztaileko lehen hamabostaldian 465.000 turista jin dira, batez ere Gironda, Paris eta Garona Garaitik. Bataz beste hiru gau pasatzen dituzte, iaz baino %20 gehiago.
23 JUIL. 2020