Umore ona eta besta gogoa
Asteazkenean hasi eta igandean bukatuko diren bestak Baionan. Giro goxoan iragan da lehen eguna, goizetik, ofizialki arratsean giltzen botatzearekin hasten bada ere. Iaz, Nizako gertakariek egitaraua aldarazi bazuten ere, aurten ohiko hitzorduekin iraganen dira beste horiek. Lehen ekimenetan agerikoa zen herritarrek zuten besta egiteko gogoa.
27 JUIL. 2017