Uztailaren 6a hiru hilabetez aurreratu zuen Korrikak
Sanferminen hasieraren irudia zuen atzo Iruñeak. Baina, kamiseta txuri eta zapi gorria beharrean, «Batzuk» zioten peto koloretsuak ziren nagusi nafar hiriburuan. Eguzki eder batek lagunduta, milaka eta milaka pertsona bildu ziren egun guztian zehar Alde Zaharreko kaleetan, euskararen alde oihu erraldoi bat helaraziz.
10 AVR. 2017