Baionatik Parisera trenez, bakearen alde
Hendaiatik abiatu ondoren, goizeko 05.30ak inguru ailegatu da bakearen artisauen trena Baionara. Euskal Herri osoko herritarrak batu dira Parisko bidea elkarrekin egiteko. Batzuk lo zeuden bitartean, beste batzuk denbora musean aritzen edo kafea hartzen pasa dute. Alice Leiciagueçahar EELV alderdiko kontseilaria, Anita Lopepe EH Baiko bozeramailea eta Daniel Oltzomendi Izurako auzapezak beren lehen usteak plazaratu dituzte.
09 DéC. 2017