Bakartxo Ruiz: «Albaren agerraldia beharrezkoa da komisaldegian zer gertatu zen argitzeko»
EH Bilduko parlamentari Bakartxo Ruizek jakinarazi duenez, datorren astelehenean tramitatuko dute Nafarroako Gobernua sostengatzen duten lau alderdien eskaera Carmen Alba Gobernu espainolaren ordezkariak azalpenak eman ditzan Parlamentuan, Elhadji Ndiaye senegaldarren heriotza nola gertatu zen argitzeko. GARAk eta NAIZek gaur kaleratutako informazioak eta bideoak are gehiago kezkatzen dituela esan du Ruizek, eta orain arte iturri ofizialek eman duten informazioa «hain eskasa» izan da Albaren agerraldia beharrezkoa dela uste dute.
28 OCT. 2016