‘Geroari begira’, Araba Euskarazen abestiaren bideoklipa
Lautada ikastolak antolatuta, ekainaren 19an Araba Euskaraz jaialdia ospatuko dute Agurainen, eta eguneko leloa izateaz gain, ‘Geroari begira’ aurtengo abestia ere bada. Iker Pastor eta DBHko ikasleenak dira hitzak eta zenbait kolaborazio dituzte: Lautada ikastolako neska mutilak, Xabi Solano (Esne Beltza), Nerea Uribe (ahotsak); Eneko (Frenetik) baterian, eta Baxerri (produkzioa eta diseinua). Altsasuko Itxura estudioan grabatu zuten abestia.
26 AVR. 2016