'Gure oroitzapenak' film kolektiboa, Joseba Sarrionandiaren obran oinarri

Gure oroitzapenak Joseba Sarrionandia idazlearen obran oinarritutako film kolektiboa izango da. Bilboko Adabaki ekoiztetxeak produzitu du eta Elkar argitaletxeak, Gastibeltza filmak eta Zenbat Gara elkarteak ere parte hartu dute. Hamabi zinegile pieza bana sortzen ari dira, Sarrionandiaren corpus literarioan murgildu eta itsaso sakon bezain zabal horren puzlea osatzen dabiltza.

11 AVR. 2018