Iheslarien ehun pauso garai berri baterako
Iazko ekainean iragarri zuen Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboak Miarritzen etxera itzultzeko garaia zela, «Herria dugu arnas» aldarri hartuta urtebetera Arrangoitzen erabakia baieztatu eta sorterrirako itzulera hasi zuen iheslarien zati handi batek. 100 bat itzuli dira sorterrira, kolektiboaren laurden bat inguru. Ipar Euskal Herrian bizi direnak gehienak baina baita konfinamentua edo deportazioa eten eta etxeratzeko hautua egin dutenak ere, urruneko erbestea atzean utzi dutenak. Orain dela 40 urte ihes egin zutenak eta azken hamarkadan egin dutenak. Ez dira denak, ehun pauso eman dituzte iheslariek berandu baino lehen, behinola joan ziren den-denak itzul daitezen.
31 DéC. 2014