Konponbidearen alde, inoizko mobilizazio politiko handiena
‘Giza eskubideak, koponbidea, bakea’ lelopean larunbatean egin zen manifestazioa Euskal Herrian sekula egin den mobilizazio politikorik handiena izan da. Bideo erreportaje honetan NAIZek manifestazioaren irudiak eta EAJ, Sortu, Aralar, EA, Alternatiba, AB, ELA eta LABeko ordezkarien adierazpenak bildu ditu; baita presoen senideenak eta bertako nahiz kanpoko manifestarienak ere. ‘Kalera borrokalari’ kantatuz eta txalo zaparrada batekin bukatu zen mobilizazioa, udaletxe aurrean.
13 JAN. 2014