Lazkaoko artxiboa: 40 urteko paperezko altxorra
Duela berrogei urte hasi zen Juan Jose Agirre beneditarra Lazkaoko komentuan egunkariak, aldizkariak, kartelak, eskuorriak, pegatinak… biltzen, frankismo garaiko eta ondorengo Euskal Herriko historia ezagutzeko ezinbestekoak izango zirela jakitun. Gaur egun Dokumentazio Zentro den honetan hiru laguneko taldea ari da lanean, bertan bildutako material guztia antolatzen eta ikertzaileek erabil dezaten prestatzen. Gainera, artxibo bizia izaki, dokumentu berriak biltzeari ez diote utzi, Lazkaoko altxorra gero eta aberatsagoa izan dadin. NAIZ bertan izan da.
24 JUIN 2013