Mertxe Aizpurua 'Egin'-en ondarearen galeraz, «errematea izan zen»
Badira 20 urte Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz 'Egin' itxi zutenetik. Bertako langilea zen Mertxe Aizpurua eta GARA egunkariaren lehen zuzendaria izan zen gero. Gasteizko Gobernuak bertako ondarea berreskuratzeko lanak hartu ostean triste bizi du egunkariaren instalazioek bizi izan duten kaltea, «errematea izan zen», dio. Info7 irratian izan da gaur ordukoak gogoratuz eta orain GARAri egozten zaion 4,7 milioi euroko zorra kitatzeko lanean denen inplikazioa eskatu du.
02 MAR. 2018