Iraultza, festa, kontraesanak, zoramena, ulertu ezin dituzun gauzak. Beste kultura bat non gutxien duenak etxeko ateak ireki eta dena eskaintzen dizun. Kubako bira bihotzean geldituko zaigu betirako.
Iraultza, festa, kontraesanak, zoramena, ulertu ezin dituzun gauzak. Beste kultura bat non gutxien duenak etxeko ateak ireki eta dena eskaintzen dizun. Kubako bira bihotzean geldituko zaigu betirako.
La Coloma Kubako portu arrantzalerik garrantzitsuena da. Tendencia taldeak Pinar del Rioko ‘freaky’ guztiak kontzertua ikustera gonbidatu ditu. Lehen akordeekin kolpeak hasi dira eta punk batek itsasoko uretan bukatu du.
50 urtetik gorako batazbestekoa, arratsaldeko 18.00ak, jende guztia aulkietan eserita. Rock and roll-a entzutera etorri dira. Alkondarak jantzi eta Itziarren Semeak taula gainera igo dira.
Besoak zabalik jaso gaituzte Switch taldekoek. Beren etxera gonbidatu, afaltzeko eman eta kontzertu bikaina antolatu. Zorretan gaude San Cristobal herriko jendearekin.
Kanta batentzako izenburu aproposa izan daiteke, gure disko guztietan askatasunaren ikur bezala askotan egiten baitiogu itsasoari erreferentzia. Orishas kultura afrokubatarrean itsasoko jainkoaren izena da Yemeya.
Bizitzeko era ezberdin bat da, ez dago presarik. Hobeago ala txarrago, azkenean gauzak aurrera ateratzen dira.
We have sent you a verification email to . Read it and click the link.