SPONSORED CONTENT

Bizkaia ere jai giroan murgilduko da asteburu honetan

San Joan suak jaietako egutegia zabalduko du Bizkaian ere. Leioa, Sopela, Mungia, Lekeitio eta Mundaka dira jaietan murgilduko diren herri batzuk, baita Sestao, Errekalde, Dima, Berriz eta Atxondo ere.

Mungian, igande honetan, Baserritarren Eguna ospatuko da nekazaritza eta abeltzaintza azokarekin.
Mungian, igande honetan, Baserritarren Eguna ospatuko da nekazaritza eta abeltzaintza azokarekin. (Endika PORTILLO | FOKU)

Leioa izan da goiztiarrena, pasa den asteburuan hasi baitziren San Joan jaiak. Hala ere, txupinazoa ostegun honetan bota dute (ekainak 22) eta ostiralean (ekainak 23), San Joan sua piztuko dute, Chambao eta Bizpahiru Pelau taldeen emanaldiekin egunari amaiera emateko. Larunbatean (ekainak 24) Bulego eta Olaia Inziarteren emanaldiak izango dira eta, txosna gunean, Basaki, Arene 6 eta Iheskide taldeenak. Jaiak igandean amaituko dira (ekainak 25).

Sopelan ere sua piztuko dute San Joan bezpera honetan, baina San Pedro jaiak ez dira datorren asteazkenera arte hasiko (ekainak 28), kuadrillek egun horretan egingo baitute txosnagunetik udaletxeko plazarainoko jaitsiera. Jarraian, pregoia irakurriko dute Meñakoz kultur elkarteko kideek eta txupina botako du Breaking Katxi kuadrillak. Txosnen irekiera gaueko hamarretan izango da.

Sopelako sanpedroak hurrengo igandera arte luzatuko dira (uztailak 2) eta egitarauan ez dira faltako musika eta kirol ekitaldiak (Tourraren irteera barne), artisautza azoka, bertsolariak, zantzo edo irrintzi txapelketa, eta lehiaketa gastronomikoak: kuadrilen arteko tortilla eta sangria lehiaketa ostiralean (ekainak 30) eta haragi paella txapelketa igandean (uztailak 2).

Sopelako erakunde eta establezimendu laguntzaileak: Sopelauto, Völker Sopela, Sopelako Euskaltegia, Foto Xabier, Fruteria Zelai.

Haur eta gazteentzako jolasak Sopelako jaietan. (Luis JAUREGIALTZO | FOKU)


Mungian ere hilaren 28an botako dute txupinazoa. Hala ere, ostiral honetan bertan (ekainak 23) martxan jarriko dira txosnak eta bertako kontzertuak. Igandean (ekainak 25) Baserritarren Eguna ospatuko da nekazaritza eta abeltzaintza azokarekin.

Asteazkeneko pregoia Legarda ikastetxeko ordezkariek irakurriko dute, beren 50. urteurrena dela eta; hortik aurrera, uztailaren 2a arte luzatuko da egitaraua. Egun horretan, Mungiako Sukalki Txapelketa famatua ospatuko da egun guztian zehar.

Mungiako erakunde eta establezimendu laguntzaileak: Mungiberri, Txakoli Butroi, Artza Kirol Moda, Iturburu Inmobiliaria, Torpedo Gorria, Etxelore, Mume taberna, Elena modak, Zorroza excavaciones.

Lekeition ere modu berezian ospatuko dute San Joan eguna, herriko emakumeek aurreskua dantzatuko baitute goizean, eguerdian eta arratsaldean (herri honetan belaunaldiz belaunaldi gorde den aintzinako soka dantza). Ikuskizun hori San Pedro egunean errepikatuko dute (osteguna 29), Kaxarranka dantza famatuarekin batera. Ospakizunek ostiralean jarraituko dute, San Pedro txiki egunarekin, eta larunbatean, San Pedro Baltza egunarekin.

Mundakarrak ere San Joan gaua eta San Pedro jaiak iritsi zain daude eta horrela, ostiralean bertan (ekainak 23) Sorgin Txikiren kalejira egingo dute eta datorren asteazkenean (ekainak 28), Udalbatzak ohiko alborada ospatuko dute goizaldeko 03.00etan, Jose Mari Egileor txistulari taldeak lagunduta.

Aurtengo jaiak uztailaren 2a arte luzatuko dira eta egitarauan badira zenbait berritasun: playback jaialdia San Pedro egunean izango da eta hurrengo larunbateko Sukalki txapelketen ordutegia ere aurreratu egingo da, Tourra Mundakatik arratsaldeko lehen orduan igaroko da eta.

Txosnagunean ere programazio zabala izango da. San Juan egunean, eta berdintasunarekin lotutako ekintza berri modura, LGTBI ikuskizun bat izango da.

Ezkerraldea

Bizkaiko ezkerraldera jauzi eginez, Sestaon ere ostiral honetan (ekainak 23) hasiko dira jaiak txosnen irekierarekin eta San Juan suaren piztearekin. Larunbatean, (ekainak 24) jai hasiera jaitsiera egingo da eta ondoren pregoia eta txupinazoaren ordua izango dira, Euskai Eskaut Taldea eta Salleko Saskibaloi Taldearen eskutik.

Jai egitarauak hurrengo igandera arte jarraituko du, hamar egun luzez, eta aurten ere musika arloak garrantzi berezia izango du, honako talde hauek joko baitute: Tanxugeiras (ostirala 23), Gatibu (larunbata 24), Amparanoia (igandea 25), Dormanth eta Txapelpunk (astelehena 26), Azucar Moreno eta Yogurinha Borova (asteazkena 28), La Furia (osteguna 29), Zea Mays (ostirala 30) eta Chambao (larunbata 1).

Musika kontzertu asko izango dira Errekaldeko plazan. (Marisol RAMIREZ | FOKU)


Bilboko Errekalden, bestalde, ostiral honetan (ekainak 23) izango dira pregoia eta txupinazoa, S.D. Iturrigorri elkartearen eskutik, eta jarraian txosnen irekiera egingo da. Hemen ere jaiak hamar egunez luzatuko dira.

Aurreko urteetan bezala, kirol ekitaldiek garrantzi berezia izango dute, baita txapelketa gastronomikoek ere. Aipatzekoak dira paella txapelketa (larunbata 24), tortilla txapelketa (astelehena 26), marmitako txapelketa (larunbata 1) eta sukalki txapelketa (igandea 2).

Azken egunean Kepa Junkeraren omenezko hainbat ekitaldi antolatu dira, hala nola kalejira, omenaldia eta herri bazkaria.

Errekaldeko erakunde eta establezimendu laguntzaileak: Bilbotex, Seguros Mapfre, Kric-krac.

Berriz, Atxondo eta Dima

Berrizen datorren asteazkenean botako dute txupinazoa (ekainak 28), aurten Berrizko Kirol Elkartearen eskutik, bere 50. urteurrena dela eta. Jai egitaraua bost egunez luzatuko da, hurrengo igandera arte.

Ostiralean (ekainak 30), frontenis eta pilota txapelketak jokatuko dira, eta larunbatean (uztailak 1), kuadrilla eguna; antolatutako ekitaldien artean, aipatzekoak dira herri kirol jaialdia, paella txapelketa edo diskofesta. Igandean (uztailak 2), bakailao eta tortilla txapelketak egingo dira, su artifizialekin amaitu aurretik.

Berrizko establezimendu laguntzaileak: Keinu optometria.

Atxondon ere datorren asteazkenean botako dute txupinazioa (ekainak 28). Egun horretan ohikoa den kalejira eta txopo jartzea egingo dituzte. Hemen ere jaiak bost egunez luzatuko dira, igandera arte (uztailak 2). Larunbatean kuadrillen arteko paella jana egingo dute eta ondoren kalejira Distopia elektrotxarangak lagunduta.

Igandean, artisau eta nekazari azokak izango dira eta iluntzean, txopoa botako dute eta, jaiak amaitzeko, txokolatada.

Atxondoko establezimendu laguntzaileak: Cemosa.

Dima izango da txupinazoa azkena botako duen herria, datorren ostegunean egingo baitute (ekainak 29). Horren ondoren, aspertzeko denborarik ez dute izango, bafle-poteoa, herri afaria eta kontzertuak baitaude iragarrita: Andoni Ollokiegi, Muxutruk eta Dj USB.

Jai egitaraua igandera arte luzatuko da, haur, gazte eta helduentzako ekitaldiekin. Kontzertuei dagokionez, ostiralean (ekainak 29) Korrontzi (Gazte Barri Dimako dantza taldearekin batera) eta Arratians taldeen emanaldiak izango dira, larunbatean (uztailak 1) Willis Drummond eta Beranduegi taldeek joko dute eta igandean (uztailak 2) Beneta Zoro taldeak. Igandean arratsaldean bertsolarien saioa izango da, Agin Laburu eta Beñat Ugartetxea bertsolariekin.

Dimako establezimendu laguntzaileak: Zuazo Janaridenda, Baltzola Jatetxea, Axlor Dastategia