INFO

«Opor fiskalen» auziagatik 64,5 milioiko isun eskaerari eutsi dio Europako Batzordeak

Europako Batzodeak EAEri 64,6 milioi euroko isuna jartzeko eskatu dio Luxenburgoko auzitegiari, legez kanpokotzat jotako «opor fiskalen» auzia dela-eta.


Europar Batasuneko justizia Auztegiak «opor fiskalak» delakoak legez kanpokotzat jo ondoren, aurki isunaren zenbatekoaren inguruan hartuko du erabakia.

Dagoeneko Europako Batzordeak auzitegiari zehazki eskatu dio –irailean burutu zen saioan bezalaxe– 64.543.500 euroko isuna ezar dezala, hau da, laguntza guztiak berreskuratu gabe pasa zen egun bakoitzeko 25.817,4 euroko isuna nahi du erakunde europarrak EAEko erakundeentzat (guztira 2.500 egun pasa zirela dio), Gipuzkoako Aldundiak jakinarazi duenez.

Ebazpenaren aurretik, ezarritako prozedurari jarraituz, Gipuzkoako Aldundiak kontuan hartu beharreko zenbait ohar eta jakinarazpen helaraziko dizkio Europako Batasuneko Justizia Auzitegiari.

Hala, EAEko erakundeek ordaindu beharreko isunaren zenbatekoa «nabarmen txikiagoa» izateko argudio tekniko eta juridikoa aurkeztu ditu Aldundiak defentsaren bitartez.